(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Jengibre - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jengibre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jengibre
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaZingiberaceae
GeneroaZingiber
Espeziea Zingiber officinale
Roscoe, 1807
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakjengibre, ginger rhizome (en) Itzuli eta Zingiberis Siccatum Rhizoma (en) Itzuli

Jengibrea (Zingiber officinale) espezia bat da, tropikoko landare iraunkor baten errizoma edo lurrazpiko zurtoina da. Hain aspalditik lantzen da non ez baita gaur egun jengibrearen basa-landarerik aurkitzen. Errizoma horiek lurrean sartuz ugaltzen da. Txinako nabigatzaileek itsasontzietan eramaten zituzten zeharkaldi luzeetarako, kutxetan landatuta, eskorbutoari aurre egiteko.

Transplantea erraza bada ere, hozte sistemak, aireko garraioa eta berotegiak asmatu aurretik, jengibrea bidaia luzea eginda iristen zen, almibarrean kontserbatuta edo, maizago, lehortuta, osorik nahiz hautsetan kontsumitzeko.

Indian jatorria izanda ezaguna zen jada erromatarrentzat, eta lurrezko ontzi txikitan ekarrarazten zuten.

Behin lurretik atera ondoren garbitu eta eguzkitan lehortzen uzten da bere pisuaren hiru laurdenak galtzeraino. Honela, bere zapore min bereziagatik guztiz gutiziatua den espezia bikaina bihurtzen da.

Hitza euskarara gaztelerako jengibre eta frantsesezko gingembre hitzetatik etorri da. Hauek Erdi Aroko latinezko gingiber, zingeber hitzetatik, latineko zingiberi hitzetik eratorria. Latinera Antzinako Grezieratik etorri zen, ζιγγίβερις (zingíberis). Grezierara Indiako hizkuntzetatik etorri zen: palieraz: siṅgivēra, sanskritoz: शृङ्गवेरśṛṅgavera. Honaino iritsita bi teoria ezberdin daude. Sanskritoz शृङ्गं hitzak adar esan nahi du, baina baliteke hau herri etimologia bat izatea. Beste teoriak dio tamileratik datorrela, eta jengibre sustraia esateko erabiltzen zen modua izatea: tamileraz: இஞ்சிinci eta வேர்.

Jengibrearen errizoma.

Curry edo bestelako espezien nahasketetan oso erabilia da eta bere lekua du entsaladetarako saltsetan eta gozogintzan. Garai batean ardo eta garagardoari ere botatzen zitzaion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]