Julia Lipnitskaia
Julia Viatxeslavovna Lipnitskaia (errusieraz: Ю́лия Вячесла́вовна Липни́цкая[1], ˈjulʲɪjə vʲɪt͡ɕɪˈslävɐvnə lʲɪpˈnit͡skɐjə ahoskatua; Jekaterinburg, 1998ko ekainaren 5a) errusiar patinatzaile artistikoa da. Sotxiko olinpiar jokoetan lehenengoa geratu zen taldeen txapelketan[2] eta Europako lehena 2014an. Indibidualki lehiatzen du.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julia, lau urte zituenean bere amak irristaketa egitera eraman zuen. Bera bere flexibilitatearekin beste pertsonek egin ahal ez duten gauzak egiten ditu. Gauza hori pirueta bat da eta ez badu flexibilitatea lantzen bi egunetan ezin izango zuen berriro egin. 2009an salto hirukoitz guztiak egiten bazekien baina arazo bat zeukan batekin, Loop hirukoitzarekin.
2009-2010ean Julia junior bezala hasi zen lehiatzen eta hurrengo boladan senior bezala. 2011-2012, Juniorko Grand Prix-a irabazi zuen Polshan. Kanadako Grand Prixeko finalean programa motzean eta freestylen lehenengo saria irabazi zuen, bigarrenari 17 puntuz gainditzen. 2012ko Munduko txapelketan lehena geratu zen Gacie Gold gaindituz 15,2 puntuz. 2011-2012ko txapelketan guztietan lehena geratu zen. 2014an Europako txapelketan lehena geratu zen eta Sotxiko olinpiar jokoetan taldeen lehiaketan ere lehena geratu zen. Sotxiko olinpiar jokoetan indibidualen txapelketan bosgarrena geratu zen.
Moskun entrenatzen du, bere entrenatzailea Eteri Tutberidze eta bere koreografoa Ilia Averbukh izanik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Julia Lipnitskaiaren informazioa International Skating Unionen webgunean.