Kontzertu (musika-forma)
Itxura
- Artikulu hau musika-lanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «kontzertu (argipena)».
Kontzertua (italieraz: concerto) instrumentu solista baterako edo batzuetarako eta orkestrarako idatzitako konposizioa. Barrokoan sortzen da (concerto grossorekin), eta Klasizismoan eta Erromantizismoan finkatzen da egitura (eta solista bakarra izatera jotzen du). Zenbait mugimenduz (eskuarki hiruz) osatuak izaten dira (arina-geldoa-arina).[1]
Tradizioz, kontzertua sonata moduan konposatu izan dute, kontzeptu klasikoaren edo barrokoaren arabera, bakarlariaren birtuosismoa ahalbidetzeko aldaketekin, batez ere kadentziak (askotan italierazko cadence terminoak pluralean edo cadenza singularrean deituak). Bakarlariak interpretatzen ditu, orkestrak obraren lehen edo azken mugimenduari tutti batekin amaiera eman baino lehen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |