Lawsonita
Itxura
Lawsonita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Sorosilikatoa |
Formula | CaAl2Si2O7(OH)2·H2O |
Dana sailkapena | 56.2.3.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.BE.05 |
Sistema kristalino | Ortorronbikoa |
Talde espazial | space group 63 (en) |
Eponimoa | Andrew Lawson (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Kolorge edo txuritik urdinxka edo larroxara. |
Habitoa | Tabularra edo prismatikoa. |
Gogortasuna Mohs eskalan | 8 |
Pleokroismoa | Bai |
Marra | zuria |
Lawsonita kaltzio eta aluminiodun sorosilikato hidratatu bat da. Bere formula CaAl2Si2O7(OH)2·H2O da. Kristaltzea sistema ortorronbikoan ematen da, modu prismatikoan edo batzuetan tabularrean. Kolorgea edo txuria da, batzuetan larrosa edo urdinxka ere izan daiteke.
Lawsonita mineral metaformiko bat da, eskisto urdinen faziesekoa. Batzuetan gabro eta dioriten alterazioz mineral sekundarioa ere bada. Mineral asoziatuak epidota, titanita, glaukofana, granatea eta kuartzoa dira. Eklogitaren ez-ohiko mineral bat ere bada.
Lehenengo aldiz Tiburon penintsulan, Marin Konterrian, Kalifornia (Ameriketako Estatu Batuak). Andrew Lawson geologoaren omenez jarri zioten izena.