Lei Feng
Lei Feng | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wangcheng konderria, 1940ko abenduaren 18a |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Heriotza | Anshan, 1962ko abuztuaren 15a (21 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | mandarin estandarra |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Gradua | sarjentu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista |
Léi Fēng (1940ko abenduaren 18a - 1962ko abuztuaren 15a) Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa izan zen. Bere heriotzaren ostean, Lei oso pertsona altruista gisa agertarazi zuten, bere bizitza Txinako Alderdi Komunista, Mao Zedong eta Txinako herriaren alde eman zuena. 1963an nazio mailako propaganda kanpaina bateko protagonista izan zen, "jarraitu Lei Feng kamaradaren adibidea" lelopean (txinera tradizionalez:
Lei Feng izeneko norbait existitu zela egia bada ere, bere bizitzaren pasarte gehienak Txinako Alderdi Komunistaren propaganda elementuekin nahasten dira. Hori dela eta, zaila da bere benetako bizitzaren berri izatea. Hala ere, Leiren irudiak hamarkadak iraun ditu Txinan. Gaur egun, martxoaren 5ean "Ikasi Lei Fengen eredutik" eguna ospatzen da (txinera tradizionalez: