Ljouwert
Ljouwert Ljouwert Leeuwarden | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Herbehereetako Erresuma | ||
Herrialdea | Herbehereak | ||
Probintzia | Frisia | ||
Udalerria | Leeuwarden | ||
Izen ofiziala | Leeuwarden Ljouwert | ||
Jatorrizko izena | Ljouwert Leeuwarden | ||
Posta kodea | 8900–8939 eta 8900 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°12′N 5°47′E / 53.2°N 5.78°E | ||
Azalera | 83,95 km² | ||
Altuera | 8 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 93.765 (2021eko urtarrilaren 1a) 1.619 (2018) | ||
Dentsitatea | 1.117 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1435 | ||
Telefono aurrizkia | 058 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Liyang (en) | ||
leeuwarden.nl |
Ljouwert (nederlanderaz Leeuwarden) Friesland probintziako hiriburua da, Herbehereetako iparraldean kokatua.
2018an Europako kultura-hiriburua izan zen, Valleta (Malta)rekin batera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ljouwertek 1435an lortu zuen hiri estatutua, baina 1000 urtea baino lehen ere bizi zen bertan jendea. Egin diren indusketetan K.a. II. mendeko aztarnak agertu dira Oldehove dorrearen inguruetan. Middelzee ondoan kokatua, merkataritza-gune garrantzitsua izan da XV. mendea arte.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Ljouwert, 1971–2000) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.6 | 14.4 | 20.4 | 26.0 | 28.7 | 32.5 | 31.4 | 32.8 | 29.1 | 23.8 | 16.4 | 14.2 | 32.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.6 | 5.1 | 8.3 | 11.4 | 15.9 | 18.1 | 20.3 | 20.8 | 17.6 | 13.4 | 8.7 | 5.8 | 12.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.4 | 2.5 | 5.0 | 7.4 | 11.6 | 14.3 | 16.4 | 16.6 | 13.9 | 10.1 | 6.1 | 3.6 | 9.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.2 | -0.4 | 1.6 | 3.2 | 6.9 | 9.8 | 12.2 | 12.0 | 9.8 | 6.6 | 3.3 | 1.1 | 5.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -19.9 | -16.3 | -16.3 | -5.9 | -1.7 | 1.3 | 5.7 | 5.4 | 2.0 | -6. | -14.2 | -19.2 | -19.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 66 | 42 | 59 | 38 | 51 | 69 | 64 | 60 | 82 | 78 | 84 | 73 | 767 |
Iturria: Knmi.nl[1] |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen zenbait monumentu:
- Kantzileria (Kanselarij)
- de Waag, merkatalgune zaharra
- Oldehove dorre okerra, Pisako dorrea baino inklinatuagoa.
- San Bonifazioren eliza (Sint Bonifatiuskerk), Herbehereetako eraikin neogotiko garrantzitsuenetako bat.
Ljouwerten bada antzoki bat(De Harmonie) eta zenbait museo, esaterako: frisiar museoa (Het Fries Museum), Natur museoa (Natuurmuseum Fryslân) eta literatura-museo frisiarra (Frysk Letterkundich Museum). Hiriaren inguruentan kokatzen da Herbehereetako aire-armadaren basea ere.
Ljouwerten egiten da Herbehereetako ganadu-feria handiena; Asentzio egunean lore-merkatu handia egiten da. Bestalde, izotz gaineko patinaje-lasterketa ezagun bat (Elfstedentocht) bertan egiten da.
Leeuwardengo herritar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maurits Cornelis Escher (1898-1972), artista
- Mata Hari (Margaretha Geertruida Zelle) (1876-1917), dantzaria eta ustezko espioia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Nederlanderaz) webgune ofiziala
- San Bonifazio elizaren webgunea