Lurzati
Lurzati edo partzela[1] eraikigarritasuna eta erabilera edota hirigintza-erabilera independentea soilik esleitu zaion lurzoru-unitatea da, hala sestran nola lurgainean edo lurpean dagoena.[2] Partzela lurra antolatzeko unitate gisa hartzen den lursaila da; muga eta jabe zehatzak ditu, eta hirigintza-araudian ezartzen diren aprobetxamenduak izan ditzake.[3]
Terminoaren erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurzatia lursail handiago baten zati gisa definitzen da. Hiriguneen plangintzan asko erabiltzen da, eta askotan lursaila zatitu behar izaten da eraiki beharreko etxebizitza-kopurua antolatzeko. Bestalde, nekazaritzan, lurzati bat baratze edo etxalde gisa erabil daiteke, aurrez zehaztutako eremu batean animaliak mantentzeko eraikuntza edo hesi egokien bidez.
Lursailak lurzatitan banatzeari partzelazioa esaten zaio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Arkitektura hiztegia] [2022]
- ↑ Euskalterm: [Hirigintza Zuzenbidea Hiztegia] [2018]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |