Makla
Kristalografian, makla mineral beraren bi kristal-segmenturen edo gehiagoren elkar-hazkunde simetrikoa da. Simetria, maklaren planoaren edo bere elmenturen 60º, 90º, 120º edo 180º bitarteko ardatz-inguruko biraketaren bidez hausnartu daiteke.
Maklen legeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maklen legeak, beraien planoen (hau da, {hkl}) edo ardatza norabidearen bidez (hau da, [hkl]) bereizten dira. Maklen legea, plano konplexu soil baten bidez definitu daitekeenean, plano bakoitza, kristal aurpegi posible batean eta inoiz ez dagoen simetria plano batera paraleloan agertzen da. Biraketa ardatza bada, konposizioaren azalera irregularra izango da, maklen ardatza perpendikularra izango da sare planoarekiko, baino ez da inoiz existituko tolesdura biraketa ardatza lehenik dagoen simetriarekiko.
Maklen sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Makla sinpleak, ukipen edo sartze maklak izan daitezke. Ukipen maklak, sarritan konposizio azalera bakarra partekatzen dute, askotan ispilu irudiak agertzen dira muga osoan zehar. Plaglioklasa, kuartzoa, igeltsua eta espinela askotan ukipen makla erakusten dute.
Makla meroedrikoa gertatzen da ukipen makla hiru dimentsiotan gainjartzen direnean. Adibidez, metazeunerita.
Sartze makletan, kristal indibidualak dute bata-bestearen zehar era simetrikoan pasatzeko itxura. Ortosak, piritak eta fluoritak sarritan sartze makla erakusten dute.
Maklen hainbat leku lerrokatuta badaude maklen lege berdinarengatik, makla anizkoitzak edo bakunak izango dira. Makla anizkoitzak paraleloan lerrokatuta badaude, makla polisintetikoak izango dira eta paraleloak ez direnean, makla siklikoak izango dira. Sarritan, albitak, kaltzitak, eta piritak makla polisintetikoa erakusten dute.
Oso bakandutako makla polisintetikoa, askotan ildaskak edo kristal-aurpegiko lerro paralelo finak bezala behatu daiteke. Errutiloak, aragonitak eta zerusitak makla ziklikoa erakusten dute.
Oro har, maklen ardatza eta planoen arteko erlazioaren arabera, 3 makla tipo agertzen dira.
- Makla paraleloa: Makla ardatza eta konnposizio planoa paraleloki aurkitzen direnean.
- Makla normala: MAkla planoa eta konposizio planoa normal agertzen direnean.
- Makla konplexua: Makla paraleloaren eta normalaren arteko konbinaketa plano batean.
Formazio moduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru makladun kristal eraketa modu daude. Hazkunde maklak eten baten edo hazkundearen (ioiaren deformazioa gertatzea; ioi handiago batez ordezkatzean) emaitza dira.
Transformazio maklak hozte prozesuaren sistema kristalinoaren aldaketa da. Forma ezegonkorra edukitzera heltzen da eta egitura kristalinoa berriro ere bir-antolatu behar da edo beste forma egonkorrago batean bihurtu.
Deformazio maklak, kristalaren tentsioaren emaitza dira kristala eratu ondoren. Aluminioa bezala, gorputzean zentratutako sistema kubikoko metal batek muturreko tentsioak esperimentatuko ditu. Deformazio maklak eskualdeko metamorfismoaren emaitza ohikoa da.
Formazio mekanismoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maklen eraketa, atomoen lekualdatzea gertatzen denean maklaren mugaren aurpegian.
Aldi berean, atomo kantitate handiko lekualdatzen honek energia behar du burutzeko.
Maklen metaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emaitza bezala eraketa kristalinoaren baldintzak dituzte motaren gaineko efektua eta kristaleko lokadura dentsitatea.
Maiz gertatzen da kristala halako moldez orientatuta dagoela, non materialeko deposizio azkarragoa gertatuko da, leku batean beste batean baino; adibidez, kristala beste solidoren batera lotzen bada ezin da hazi norabide horretan.
Maklen mugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maklen mugak gertatzen dira mota bereko bi kristal batera haztean eta haien arteko desorientazio arina dagoenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hurlbut, Cornelius S.; Klein, Cornelis, 1985, Manual of Mineralogy, 20th ed., ISBN 0-471-80580-7