Meistersinger
Itxura
Meistersingerra (alemanez «maisu kantariak» esan nahi du) XIV-XVI. mendeetako Alemaniako olerkari-musikariak ziren. Minnesinger izenekoen gainbehera gertatu zenean sortu ziren.
Eskulangile eta merkatari txikiak ziren. 1311. urtean, Mainzen akademia moduko bat sortu zuten, eta horrelako elkarteak sortu ziren geroago Alemania osoan. Kantagintza arautzen zuten lege zorrotzei jarraitzen zieten. Meister maila lortzeko, beste maila apalagoak bete behar ziren aurretik. Meistersinger ospetsuena Hans Sachs izan zen.
Wagnerrek Nürembergeko Maisu Kantariak izeneko operan (1868) deskribatu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.