(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Moises - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Moises

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Moises
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaLand of Goshen (en) Itzuli, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1393 eta K.a. 1526
HeriotzaNebo, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1273 eta K.a. 1406
Herrialdeabaliorik ez
Sexuagizonezkoa
EgoitzaEgipto, Sinai eta Midian (en) Itzuli
Jardueraburuzagi militarra
erlijio burua
legegilea
taumaturgoa
artzaina
agintaria
Egoera medikoaDisfemia
Familia
AitaAmram
AmaJokebed
Ezkontidea(k)Sefora
Tharbis (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Bestelakoak
IkasleakJosue, Eleazar eta Phinehas (en) Itzuli
<
F31S29S29
>
Moises
hieroglifotan

Moises (egiptoeraz: Moyses; grezieraz: Mωϋσῆς; hebreeraz: מֹשֶׁה‎; arabieraz: موسىٰ‎; ge'ezez: ሙሴ) testu biblikoetan buruzagi erlijioso, lege-emaile eta profeta modura azaltzen den pertsonaia da. Israelgo liberatzaile eta legegilea (K.a. XIII. mendea). Bibliaren arabera, hebrearrei aberria, erlijioa eta legea eman zizkien buruzagi karismatikoa izan zen. Egipton jaio eta hebrearrek jasaten zuten zapalkuntzaren aurkako erresistentziako burua izan zen. Hebrearrak Egiptotik atera zituen eta Jahvehren gurtzaren inguruan talde desberdinak herri bakarrean bildu.[1]

Itun Zaharraren lehen bost liburuen, Tora-n, funtsezko autoretzat Moises jarri izan du tradizio judu-kristauak. Toraren egiletza aitortzen zaio (Moisesen bost liburuak ere deitzen zaie Tora osatzen duten idazkiei). Hebreeraz Moxe Rabbeinu (hebreeraz: מֹשֶׁה רַבֵּנוּ‎, "Moises gure irakaslea") ere deitzen zaio, eta judaismoaren profetarik garrantzitsuena da. Aldi berean, islamaren, kristautasunaren, bahaismoaren eta beste hainbat erlijioren profeta da.

Egiptoar sustraia ("-ren seme") etimologia posibletzat hartu izan da[2], izen teoforiko (jainko baten izena erabiliz sortu diren jende izenak) baten laburduratzat, baina, izenean egongo zen jainkoaren izena alde batera utzita. Mose atzizkia, egiptoar faraoien izenetan, Tutmosis[3] (Thutmose ) (Tot jainkoaren semea) eta Ramses (Ramose) (Ra jainkoaren semea) bezala agertzen da.[4] Ramesesen egipzierazko izenetako bat, Ra-mesesu mari-Amon zen, "Raren semea, "Amon jainkoak maitatua" esan nahi zuena. Abraham Yahuda hizkuntzalariak, Tanakh-en emandako ortografian oinarrituta, argudiatzen du "ura" edo "hazia" eta "urmaela, ur-hedadura" konbinatzen dituela, eta hartara, "Niloren semea" (mw-šh) zentzua ematen dio izenari.[5]

Biografia eta kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irteera liburuaren arabera, Moises jaio zenean gerra hotsak zebiltzan Egipton eta hebrearren kopuru gero eta handiagoak faraoia kezkatzen zuen, Egiptoko etsaiei laguntza eman ziezaieketela uste baitzuen. Faraoiak ume hebrear guztiak hiltzeko agindu zuenean, haren amak, Jokebedek, hiru hilabetez ezkutatu zuen, eta azkenean, haurra saski baten jarri eta ibai bazterreko uharrietan izkutatu zuen. Saskiak barrutik buztina eta kanpotik galipotaz eman zitzaion irazgaitza egiteko. Azkenean, errege familiako printzesa egiptoarrak aurkitu eta semetzat hartu zuen.

Moisesen aurkikuntza (The finding of Moses). Lawrence Alma-Tadema, 1094.

Esklaboen arduradun bat hil ondoren, Moisesek ihes egin behar izan zuen Itsaso Gorrian barrena, eta Midian eskualdera iritsi zen. Midianeko apaiz (hebreeraz: יִתְרוֹ‎itro) Jethroren artaldeak zaindu zituen Horeb mendiaren magaletan. Egiptoko hamar izurriak gertatu ondoren, Moisesek esklabo hebrearrak gidatu zituen Egiptotik at, eta Itsaso Gorria zeharkatu zuten. Sasoi horretan Moisesek Hamar Aginduak jaso zituen.

Israel herria Egiptotik irtetea Moisesen gidaritzapean (K.a. XIII.mendea) eman zen. Berrogei urte egin zituzten basamortuan zehar, Jainkoak agindutako lurraldera iritsi arte. Egiptotik Sinaiko penintsula gurutzatuz atera zituen Moisesek. Itun Zaharrak esaten duenaren arabera, han hartu zuen Moisesek Yahve-rengandik Hamar Aginduak non zegoen jasota Legea eta horren arabera gobernatu behar zen Israel. 120 urte arte bizi izan zen arren, ez zuen inoiz Israelgo Lurraldea zapaldu. Moises hil ondoren, Josuek bere herria agindutako lurrera gidatzea lortu zuen, Palestinara.[6] Gertaera hori Itun Zaharreko Irteera liburuan dago kontatua. Pentateukoko bigarren liburua da.[1]

Moises Hamar Aginduak eskuetan dituela, James Tissoten margolan batean.

Moises zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Moises. Harluxet hiztegi entziklopedikoa. Plazagunea; Eusko Jaurlaritza.
  2. Davies, Graham I.. (2020). A critical and exegetical commentary on Exodus 1-18. Volume 1: Commentary on Exodus 1-10. T&T Clark ISBN 978-0-567-68869-9. (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  3. Egun europar hizkuntzetan erabiltzen ditugun faraoien izenak, ohiturak moldatu ditu gehienetan eta ez du esan nahi antzinako egiptoarrek erabiltzen zuten fonetikara egokituak daudenik.
  4. (Ingelesez) Hays, Christopher B.. (2014-01-01). Hidden Riches: A Sourcebook for the Comparative Study of the Hebrew Bible and Ancient Near East. Presbyterian Publishing Corp ISBN 978-0-664-23701-1. (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  5. (Ingelesez) Ulmer, Rivka. (2009). Egyptian Cultural Icons in Midrash. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-022392-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  6. "Israel eta Fenizia" hiru.eus. Eusko Jaurlaritza; Hezkuntza saila
  7. DeMille, Cecil B.. (1923-12-04). The Ten Commandments. Paramount Pictures (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  8. DeMille, Cecil B.. (1956-10-05). The Ten Commandments. Motion Picture Associates (II) (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  9. "Moses und Aron (1975)". IMDb
  10. The Ten Commandments (2007) IMDb
  11. "Os Dez Mandamentos: O Filme (2016)". IMDb

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]