Momoiro Clover Z
Momoiro Clover Z | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datuak | |
Ezizenak | ももクロ eta ももクロちゃん |
Jatorria | Tokio |
Musika mota | pop musika, dance pop, pop rock, pop-punk (en) ![]() ![]() ![]() |
Urteak | 2008 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Victor Entertainment EVIL LINE RECORDS (en) ![]() Universal Music Group King Records |
Reni Takagi (en) ![]() Kanako Momota Momoka Ariyasu (en) ![]() Shiori Tamai Ayaka Sasaki (en) ![]() Akari Hayami (en) ![]() Yukina Kashiwa (en) ![]() Manami Ikura (en) ![]() Tsukina Takai (en) ![]() Sumire Fujishiro (en) ![]() Chinami Kawamata (en) ![]() Miyū Wagawa (en) ![]() | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
momoclo.net | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Momoiro Clover Z (japonieraz: ももいろクローバーZ, Momoiro Kurōbā Zetto, nazioarteko ekoizpenetarako, Z hori zed ahoskatzen dute[1]) japoniar idol musika talde bat da. Normalki MCZ edo Momoclo (japonieraz: ももクロ, Momokuro) laburbiltzen da.
Bost kideak euren eszenaratze indartsuagatik eta balleteko, gimnasia erritmikoko edo akzio filmetako koreografiak sartzeagatik dira ezagunak.[2]
MCZ izan zen Japoniako Estadio Olinpiko Nazionalan solo kontzertu bat egin zuen lehen emakume taldea. Gainera Japoniako hiru telesailik garrantzitsuenen musika ere jarri dute: Sailor Moon, Dragoi Bola Z eta Pokémon.[3]
2013an MCZ izan zen Japoniako musika artisten artean diru gehien lortu zuen laugarren taldea, 5.200 milioi yenekin[4]. 2016an zehar 636.000 sarrera saldu zituzten euren kontzertutarako, inoiz emakume talde batek Japonian izan duen sarrera salmentarik handiena[5][6]. 2013tik 2016ra idol talderik garrantzitsuena izan da Japonian[7].
2015ean KISS taldearekin kolaborazio single bat egin zuten, KISS taldeak inoiz egin duen kolaborazio bakarra[8]. 2016an Trans America Ultra Live bira egin zuten AEBtan[9].
Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskenatokian daudenean Momoiro Clover Zko kideek kolore ezberdinetako arropak eramaten dituzte, Power Rangersen antzekoak[10] (Japonian Super Sentai izena dute). Abesti eta bideoklip batzuetan taldeak Power Rangersen parodia ere egiten du.[11]
Izena | Kolorea | Jaiotza data eta adina | Argazkia |
---|---|---|---|
Kanako Momota | Gorria | (30 urte) | ![]() |
Shiori Tamai | Horia | (29 urte) | ![]() |
Ayaka Sasaki | Arrosa | (28 urte) | ![]() |
Momoka Ariyasu | Berdea | (29 urte) | ![]() |
Reni Takagi | Purple | (31 urte) | ![]() |
Akari Hayami | Urdina | (29 urte) |
Taldeak bere debuta egin aurretik beste neska batzuk ere sartzekotan egon ziren: Sumire Fujishiro, Manami Ikura, Yukina Kashiwa (Nogizaka46 taldeko kidea), Tsukina Takai, Miyū Wagawa, eta Runa Yumikawa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Momoiro Clover Z Channel. (2015-06-20). Who is Momoiro Clover Z?. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).
- ↑ ももいろクローバーZ ニュース 「
進化 するアイドル ももクロが凄 いワケ」/音楽 情報 サイト:hotexpress. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13). - ↑ (Ingelesez) EVIL LINE RECORDS. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).
- ↑ (Ingelesez) | tokyohive.com. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).
- ↑ (Japonieraz) «AKB48よりももクロが
上 コンサート動員 力 2014|エンタメ!|NIKKEI STYLE» NIKKEI STYLE (Noiz kontsultatua: 2017-02-13). - ↑ «NIKKEI STYLE on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).
- ↑ (Japonieraz) «ももクロ、
初 のAKB超 え タレントパワーランキング|エンタメ!|NIKKEI STYLE» NIKKEI STYLE (Noiz kontsultatua: 2017-02-13). - ↑ Txantiloi:Ja-JP Inc., Japan Music Network,. «ももクロ vs KISS、
大型 コラボの“キーマン”が明 かす制作 秘話 を独占 公開 » BARKS (Noiz kontsultatua: 2017-02-13). - ↑ (Japonieraz) MomoiroCloverZ Trans America Ultra Live. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).
- ↑ «Momoiro Clover Z dazzles audiences with shiny messages of hope» The Asahi Shimbun.
- ↑ 「
戦隊 」に「くの一 」?ももいろクローバーZが先行 シングルジャケット公開 | Deview-デビュー. (Noiz kontsultatua: 2017-02-13).