(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Nereida (satelitea) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nereida (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nereida (satelitea) 
Behaketa
Gorputz-gurasoaNeptuno
AurkitzaileaGerard Peter Kuiper
Aurkikuntza-data1949ko maiatzaren 1a
Honen izena daramaNereida
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia5.513.400 km
Eszentrikotasuna0,7512
Orbita-periodoa360,11 egun
Makurdura orbitala504,909 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa170 km
Masa31 Zg
Albedoa0,155

Nereida (grezieraz: Νηρηΐδα) Neptunoren satelite bat da. 340 Km diametroa du. Gerard Kuiperrek aurkitu zuenean, Neptunoren azken satelitea zela uste zuten baina gero Psamata aurkitu eta postua kendu zion. Azalean metanoa du.

Aurkikuntza eta izendapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nereida 1949ko maiatzaren 1ean aurkitu zuen Gerard P. Kuiperrek McDonald behatokiko 82 hazbeteko teleskopioarekin hartutako plaka fotografikoetan. Bere aurkikuntzaren berri eman zuenean proposatu zuen izena. Nereiden izena darama, greziar mitologiako itsas ninfak eta Neptuno jainkoaren menpekoak[1]. Voyager 2 iritsi aurretik aurkitu zen Neptunoren bigarren ilargia eta azkena izan zen[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kuiper, Gerald P.. (1949-08-01). «The Second Satellite of Neptune» Publications of the Astronomical Society of the Pacific 61: 175.  doi:10.1086/126166. ISSN 0004-6280. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
  2. (Ingelesez) Smith, B. A.; Soderblom, L. A.; Banfield, D.; Barnet, c.; Basilevsky, A. T.; Beebe, R. F.; Bollinger, K.; Boyce, J. M. et al.. (1989-12-15). «Voyager 2 at Neptune: Imaging Science Results» Science 246 (4936): 1422–1449.  doi:10.1126/science.246.4936.1422. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]