(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Nikolai Przhevalski - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Nikolai Przhevalski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nikolai Przhevalski

Bizitza
JaiotzaKimborovo (en) Itzuli1839ko martxoaren 31 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaKarakol1888ko urriaren 20a (juliotar egutegia) (49 urte)
Hobiratze lekuaKarakol
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGeneral Staff Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, esploratzailea, idazlea, botanikaria, militarra, geografoa, naturalista eta bidaiaria
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Graduajeneral

Nikolai Mikhailovitx Przhevalski (errusieraz: Никола́й Миха́йлович Пржева́льский, polonieraz: Nikołaj Michajłowicz Przewalski; Smolensk, Errusiar Inperioa, 1839ko apirilaren 12agreg./martxoaren 31jul. - Karakol, Errusiar Inperioa - gaur egungo Kirgizistan1888ko azaroaren 1agreg./urriaren 20ajul.) errusiar geografoa izan zen, Asia Zentrala eta Ekialdekoaren esploratzaile ezaguna. Bere azken helburura inoiz iritsi ez bazen ere, Tibeteko Lhasa hiri santua, Europarentzat ezezagunak ziren eskualdeak esploratu zituen, adibidez Tibet, Amdo (gaur egungo Qinghai) eta Dzungaria (gaur egungo Xinjiangen). Europan Asia Zentralaren ezagutza handitu zuen eta lehen europarra izan zen bere izena daraman Przewalski zaldia deskribatzen. Esploratzaile gisa egindako lanetan milaka landare eta animalia eraman zituen San Petersburgora, kontseilari militarra izan zen eta ikerketa lanak inteligentzia lanekin nahastu zituen.


Biografia
Errusiar Inperioa
Artikulu hau Errusiar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.