Olšanyko hilerria
Itxura
Olšanyko hilerria | |
---|---|
Olšanské hřbitovy | |
Kokapena | |
Herrialdea | Txekia |
Municipality with town privileges in the Czech Republic | Praga |
Hiri-barruti | Žižkov |
Koordenatuak | 50°04′50″N 14°28′14″E / 50.0806°N 14.4706°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1680 |
Izenaren jatorria | Olšany (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Art Nouveaua |
Azalera | 50,17 ha |
Ondarea | |
Olšanyko hilerria (txekieraz: Olšanské hřbitovy) Pragako hilerri handiena da (Txekiar Errepublika). Bertan aurki daitezkeen Art Nouveau estiloko monumentuak direla eta, oso ezaguna da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olšany hilerria 1680an sortu zen. Urte horretan Pragan izurri bubonikoaren izurritea gertatu zen eta, haren eraginez, hiritar asko hil zen. Beraz, premia handiz sortutako hilerria izan zen hildakoen gorpuei irteera arin emateko asmoz. 1787an izurriteak berriro hiria jo zuen eta orduan enperadorea zenak, Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa, higienea babesteko, hiri barruko mugetan lurperatzea egitea debekatu egin zuen, Olšanykoa hilerri nagusia izendatuz. Hilerrian bi milioi pertsona lurperatu daudela kalkulatu egin da.
Lurperatutako pertsona ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karel Jaromír Erben (1811-1870), poeta eta idazlea
- Klement Gottwald (1948-1953), Txekoslovakiako lehen presidente komunista.
- Josef Jungmann (1773-1847), Txekiako nazionalismoaren liderra.
- Ján Kollár (1793—1852), poeta eslovakiarra, paneslavismoaren ideologoa.
- Pavel Jozef Šafárik (1795–1861), Eslovakiako filologo eta historiadorea.
- Viktor Oliva (1861–1928), artista.
- Antonín Slavíček (1870–1910), margolaria.
- Josef Lada (1887-1957), margolari eta idazlea.
- Ossi Oswalda (1899-1948), zinema mutuaren aktore alemaniarra.
- Jiří Orten (1919—1941), poeta.
- Jan Werich (1905-1980), aktorea.
- Jan Palach (1948-1969), ikaslea.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Julius Grégren mausoleoa.
-
Begetazioa hilerrian.
-
Art Nouveua estiloaren mausoleo asko dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txekieraz) Hilerriari buruzko informazio turistikoa.
- (Txekieraz) Olšany Cemetery Fotogaleria.