(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Otelo (antzezlana) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Otelo (antzezlana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otelo (antzezlana)
Datuak
IdazleaWilliam Shakespeare
Argitaratze-data1622
Generoatragedia
Jatorrizko izenburuaThe Tragedy of Othello, The Moor of Venice
HerrialdeaIngalaterra
Artikulu hau antzezlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Otelo».

Otelo, Veneziako mairua (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Tragedy of Othello, the Moor of Venice) antzerki-literaturako klasiko bat da, William Shakespearek 1603 inguruan idatzi zuena. Shakespeareren tragediarik handienetako bat da, Macbeth, Lear erregea eta Hamlet-ekin batera. 1604ko azaroaren 1ean eman zen lehenbiziko aldiz, Londresko Whitehall jauregian.[1] Bedita Larrakoetxeak euskaratu zuen 1977an.[2]

Antzezlana Venezian eta Zipren giroturik dago eta Otelo da protagonista, Veneziako Errepublikaren zerbitzura dagoen militar mairua. Iago alferezak buruan sartuko dio Desdemona emaztea desleial zaiola eta, jelosiak itsutua, hil eginen du.[3] Hori dela eta, Otelo arrazoi gabeko jeloskortasunaren ikurra da.[2]

  • Otelo – Mairu noblea, Veneziako armadako jenerala
  • Desdemona – Oteloren emaztea; Brabantioren alaba
  • Iago – Oteloren konfiantzazko gizona, baina bekaitza eta traidorea
  • Cassio – Oteloren kapitainetan leialena
  • Emilia – Iagoren emaztea eta Desdemonaren neskamea
  • Bianca – Cassioren maitalea
  • Brabantio – Veneziako senataria eta Desdemonaren aita
  • Roderigo – Veneziar zalduna, lasaikeriazko bizimodua duena; Desdemonaz maitemindurik dago
  • Veneziako Dukea
  • Gratiano – Brabantioren anaia
  • Lodovico – Brabantioren ahaidea eta Desdemonaren lehengusua
  • Montano – Oteloren aitzindaria Zipreko gobernuan
  • Clown – morroia
  • Senatariak
  • Marinela
  • Ofizialak, jaunak, mezularia, heraldoa, laguntzaileak, musikariak, etab.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Richmond, Hugh. Othello: A Brief Production History. shakespearestaging.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-2).
  2. a b William Shakespeare. ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-2).
  3. Shakespeare, William. Othello. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-2).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.