Paul Sabatier
Itxura
Paul Sabatier (Carcasona, Frantzia, 1854ko azaroaren 5a - Okzitaniako Tolosa, 1941eko abuztuaren 14a) frantses kimikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Collègen egin zituen kimikako ikasketak, eta Okzitaniako Tolosako unibertsitatean irakasle izan zen. Katalisiaren azterketan jardun zuen batez ere. Jean-Baptiste Senderens frantses kimikariarekin batera nikel erreduzituaren ezaugarriak zehaztu zituen, eta hidrokarburo askoren sintesia egitea lortu zuen horrenbestez. Oxido metalikoek lehen mailako alkoholetan duten eragina ere ikertu zuen hidrokarburo etilenikoak lortzearren.
Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1912. urtean Victor Grignard frantses kimikariarekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]