Prentsa (tresna)
Prentsa hitzak, teknologian, izendatzen ditu presioarekin eta indar mekanikoarekin lotutako makina oso desberdinak.[1] Prentsak oso ezagunak dira antzinatik, eta historian zehar industria edo lanbide askotan erabili izan dira. Hotzean zein beroan landu daitezke, baita mota guztietako industria eragiketetan ere (zapaltzea, iragaztea, paketeak egitea, urgabetzea, estanpatzea, forjatzea, enbutitzea, tenkatzea, eta abar). Informazio ikuspegi soil batetik begiratuta, terminoa ez denez aski zehatza, makina bakoitza kalifikatzen duen adjektibo edo izenlagun batekin osatu behar izaten da maiz: olio prentsa, ardo prentsa, estanpazio prentsa, muntaketa prentsa, eta abar.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo prentsak nekazaritzako produktuak eraldatzeko erabili ziren. Zehazki, mahatsetik ardoa egiteko eta olibetatik olioa ateratzeko.[3] Emaitza lortzeko, produktuari (lehengaiari) presioa aplikatzea da prentsak darabilen sistema. Presio hori gainazal jakin batean kanpo indar bat aplikatzearen ondorioa zen. Gogoan izanda presioa dela indarra zati gainazala, prentsa primitiboak indar garrantzitsuekin lotzen ziren, eta prentsa hitzak indar handia eskatzen edo aplikatzen zuen makina bat adierazten zuen. Analogiaz, indar baten aplikazioan oinarritutako prozesu mekanikoetan erabilitako makinak zabaldu zirenean, prentsa izena eman zitzaien.
Euskal Herrian tradizio zaharreneko prentsak dira dolareak, hau da, sagardoa egiteko baserrietan erabili ohi zen eraikin edo sistema mekanikoak.[4]
Indarrak lortzeko eta aplikatzeko moduari dagokionez, hastapeneko prentsatan giza indarrak aprobetxatzen ziren. Ondoren, sistema hidraulikoak agertu ziren, hau da, presio hidrauliko batetik lan presioa (edo indarra) lortzeko aukera ematen zutenak. Emaitza berak lor zitezkeen energia elektrikoaren edo pneumatikoaren bidez. Prentsa modernoak kanpoko energia iturri batean oinarritzen dira, makina jakin batean indarra edo presio mekanikoa aplikatzeko.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Energia iturriaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskuzko prentsak.
- Prentsa hidraulikoak.
- Prentsa pneumatikoak.
- Prentsa elektrikoak.
- Prentsa mekanikoak.
Aplikazioaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ardogintzako prentsak.
- * Olio prentsak.
- Inprentako prentsak.
- Orezko prentsak (ziriolak, tagliatelleak, makarroiak... egiteko).
- Estanpazio prentsak.
Xedapen orokorraren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prentsa batek oinarrizko bi elementu ditu: egitura bat eta jarduteko sistema bat. Kasu batzuetan, prentsaren benetako diseinuak ezaugarri bereziak dituenez, nahiko ohikoak dira berezitasun horietan oinarritutako izenak: barraskilo zentraleko prentsa, habe prentsa, prentsa luzea, bolante prentsa, errotatxo prentsa, falka prentsa, espeka eszentrikoko prentsa, eta abar.
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Labanak eta aiztoak egiteko erabiltzen den prentsa txinatarra.
-
Olio prentsa, olioa hotzean ateratzeko makina.
-
Inprentako prentsa, pedalei eraginda mugiaraztekoa.
-
Holyokeko Transcript-Telegram egunkariaren lehen prentsaren grabatua. 1882an kaleratu zen lehen aldiz egunkaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia > prentsa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
- ↑ «Euskalterm > prentsa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
- ↑ (Frantsesez) Maigne, W.. (1863). Dictionnaire classique des origines, inventions et découvertes dans les arts, les sciences et les lettres, etc. Larousse et Boyer (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
- ↑ Igartubeitiko habe-dolarea — Igartubeiti Baserria. (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).