Rakel Gamito
Rakel Gamito | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1984ko martxoaren 6a (40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (2011ko iraila - 2015eko ekaina) Euskal Herriko Unibertsitatea (2015eko urria - 2016ko ekaina) master Euskal Herriko Unibertsitatea (2016ko urria - 2019ko ekainaren 17a) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Pilar Aristizabal Maria Teresa Vizcarra Morales |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa |
Enplegatzailea(k) | Udako Euskal Unibertsitatea (2016 - 2017) Euskal Herriko Unibertsitatea (2017ko urria - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
rakelgamito.eus | |
Rakel Gamito Gomez (Arrasate, Gipuzkoa, 1984ko martxoaren 6a) Euskal Herriko Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasle eta ikertzaile pedagogoa da.[1][2]
Irakaslea da, batetik EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (IIKTak irakasten du) eta, bestetik, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan online graduondokoan ere bai, Azken horretan Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan irakasgaia) parte hartzen du. [2]
Formakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur Hezkuntzan graduatu zen 2015an Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hurrengo urtean Psikodidaktikako masterrean.[1] Lehenago Informatika ikasi zuen Lanbide Heziketan.
Ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doktore-tesian adingabeen Interneten erabilera-ohiturak eta online bizi dituzten egoera gatazkatsuak aztertu zituen, eta, horrela, Lehen Hezkuntzako geletan Interneten erabilera arduratsua lantzeko prestakuntza-ekintza bat eskaini.[3]
Emaitzak gizartean transmititzea garrantzi handikoa denez, dibulgazio-ekintza ugari egin ditu.[4][5][2]
IkHezi ikerketa taldeko kidea da. Talde horren iker-lerro nagusiak hauek dira: Hezkuntza-teknologia, gaitasun digitala, irakasleen prestakuntza, ikaskuntza-zerbitzua eta genero ikuspegia dira haren lan-ildo nagusiak. [2][6]
UEUn kide eta pedagogia-sailburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Euskal Unibertsitateko Pedagogia Saileko sailburua da.[7] Hezkuntzan teknologia berriak integratzeko formakuntza eskaintzen duen #HEZikt berezko tituluan irakaslea da, eta UEUren online eredu pedagogikoaren egileetako bat.[8][9]
Online ikasteko eredu pedagogikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko online irakaskuntzaz aitzindaria izan da UEU, eta bide horretan.
Urte ugariko eskarmentua metatuta UEUk 2013an on-line irakaskuntzarako eredu psikopedagogikoa definitzeari ekin zion. Eredu hori sortu zuen taldean Rakel Gamitoz gain, Abel Camacho, Ireide Arriolabengoaz, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta ere aritu ziren.[10][11]
Online unibertsitatearen eraikuntza ondo mamitutako oinarri psikopedagogikoetatik egin beharra zegoen, ingurune digitalean ere era guztietako ikaskuntza- eta ikerketa-prozesuak bultzatuko eta mesedetuko dituen egitasmo baten barruan, eta betiere etengabeko planifikazioa, ekintza eta ebaluazioa gidari dituela.[12]
Berezko tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]UEUkren honako berezko titulu hauetan sortzaile, irakasle izan da Gamikto hainbat urtez:
- 2016-2017 ikasturtetik: IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan.[13]
- 2019-2020 ikasturtetik: Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020 ikasturtetik: IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua)
- 2019-2020 ikasturtetik: Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu titulua)
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: Udako Euskal Unibertsitatean 2020/2021 ikasturteko sarrera-hitzaldia irailaren 24an Eibarren izenburu honekin: “Online irakatsi edo online biziraun?”.[14][15] Koronabirus-pandemiaren urtean izan zen hitzaldi hura, lehen lau hilabeteko konfinamendua bukatu eta gutxira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ a b c d Rakel Gamito | Artizarra. (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ Gamito, Rakel. (2019). Adin txikikoen Interneten erabilerari eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera. UPV-EHU.
- ↑ Gamito Gomez, Rakel. (2019). Adin txikikoen Interneten erabilerari eta arriskuei buruzko kasu azterketa bat. Pertzepziotik kontzientzia piztera. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2022-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Minors are the most vulnerable Internet users» campusa-magazine (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ «XXVI Jornadas de Investigación en Psicodidáctica - XXVI Psikodidaktikako Ikerkuntza Jardunaldiak» web-argitalpena.adm.ehu.es (Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)) (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
- ↑ UEUko Sailburuak: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
- ↑ Camacho2, Abel; Iruskieta, Mikel. (2017). @Abel2es Camacho & Mikel @iruskieta_m teoriatik praktikara #Mooteu17-an @UEU_orokorra-k antolatuta. BerritzeguneNagusia -Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ UEUko Talde Eragilea: Nor da nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ Gamito, Rakel; Arriolabengoa, Ireide; Larrañaga, Maite; Urbieta, Maialen. (2019). On-line irakaskuntza: eredu pedagogikoaren aurrerapausoak, zailtasunak eta erronkak. Moodle Moot 2019.
- ↑ UEU. (2019). #Mooteu19 On-line irakaskuntza by Ireide Arriolabengoa & Maialen Urbieta. BerritzeguneNagusia - Youtube (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
- ↑ hezikt. (2021-09-13). «UEUren Online ikaskuntzarako eredu pedagogikoaren sorrera eta garapena» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
- ↑ «Nor gara» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan 2017-11-23 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
- ↑ hezikt. (2020-09-21). «Rakel Gamito UEUren ikasturte hasiera ekitaldiko hizlaria izan da» IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
- ↑ Gamito, Rakel. (2020-09-24). Online irakatsi edo online biziraun? (UEUren 2020/2021 ikasturteko sarrera-hitzaldia). Udako Euskal Unibertsitateanirailaren 24an Eibarren izenburu honekin: “ (Noiz kontsultatua: 2022-04-09).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rakel Gamito Google Scholar datu-base akademikoan (13 argitalpen zientifiko)
- Rakel Gamito Inguma datu-base akademikoan (4 liburu, 8 artikulu, 5 liruru-kapitulu, 20 hitzaldi eta 23 ikastaro)
- Rakel Gamito Linkedin sare profesionalean.
- Rakel Gamito Artizarra sare profesionalean.
- @rakelgamito kontua Twitter-ren