Rudolf Mössbauer
Itxura
Rudolf Ludwig Mössbauer (Munich, 1929ko urtarrilaren 31 – Grünwald, 2011ko irailaren 14a) alemaniar fisikaria izan zen. 1961ean Fisikako Nobel Saria irabazi zuen Mössbauer efektuaren aurkikuntzagatik, Mössbauer espektroskopiaren oinarria dena. Fisika ikasi zuen Munichen eta Max Planck Institutuan. Fisika irakaslea izan zen Munichen eta Grenoblen.