Arthur B. McDonald
Itxura
Arthur Bruce McDonald (Sydney, Eskozia Berria, 1943ko abuztuaren 29a) kanadar astrofisikaria da. 2015eko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Takaaki Kajitarekin batera neutrinoen inguruan eginiko ikerketengatik.
Dalhousie Unibertsitatea Nova Scotian eta California Institute of Technologyn ikasi zuen. 1969tik 1982ra Ottawako Chalk River laborategi nuklearretan lan egin zuen. 1982tik 1989ra fisikako irakasle izan zen Princetongo Unibertsitatean eta 1989tik 2013ra Queen's Universityn.
Sudburyko Neutrino Laborategiaren sortzaileetako bat izan zen. Bertan, eguzkitik datozen neutrinoen oszilazioak ikusi ahal izan zituzten eta neutrinoek masa dutela frogatu. Aurkikuntza honengatik Nobel Saria irabazi zuen Kajita japoniarrarekin batera.