Shenron
![]() |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Shenron edo Dragoi Jainkoa (jatorrizko japonieraz
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/22/Graffitis_de_Can_Gen%C3%ADs_i_Riu_a_l%27avinguda_dels_Pa%C3%AFsos_Catalans_3.jpg/220px-Graffitis_de_Can_Gen%C3%ADs_i_Riu_a_l%27avinguda_dels_Pa%C3%AFsos_Catalans_3.jpg)
Shenronen kondaira Lurrean (animearen arabera)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak esaten duenaren arabera, hasiera batean gizakiek aldare batean jarri zuten bitxi zoragarri bat existitzen zen eta Dragoi Jainkoa gurtzen zuten bitxia eman izanagatik, honek edozein gurari betetzen baitzuen. Denborarekin gizakiak desio berekoiak eskatzen hasi ziren eta bat munduaren jabe izatera ere iritsi zen honela.
Ahalguztidunak gizakien jarrerarekin haserre, gizakiak zigortu egin zituen bitxi hura 7 zatitan banatu eta Lur guztian zehar sakabanatuz. Bitxiaren 7 zatiak biltzen dituenak edozein desio eskatu ahal izango du.
Beste Dragoi batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shenronez gain badira Dragoi Bolekin zerikusia duten beste dragoi batzuk.
Polunga
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polunga (jatorrizko japonieraz ポルンガ edo Porunga ?) Namekeko Dragoi Bolen dragoia da. Namekeraz egindako konjuru magiko batez bakarrik deitu daiteke, eta tamainaz Shenronen bikoitza da gutxienez.
Shenron Gorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shenron Gorria (jatorrizko japonieraz
Pilafek deitua izan zen. Jatorrizko Shenronen antza du itxuran baina kolore gorrikoa eta tamaina handiagokoa da: 3 bider handiagoa. Dragoi Bola hauek besteek baino botere handiago dute, beraz, dragoi honek ez Shenronek ezta Polungak bete ezingo zituzketen desioak bete ditzake. Honen adibide da Son Goku haur bilakatu zuela bere indarraren zati handi bat galduz (dragoiek ezin dute beraien sortzaileen baino indar handiagoa duten izaki baten indarra gutxitu ezta gehitu). Bi aldiz bakarrik agertu zen bolak suntsituak izan ziren arte. Bere izena ez da nahastu behar Kokuen no Ryū dragoiarekin. Erabateko Dragoi Bolek arazo handi bat dute: 7 Dragoi Bolak ez badira urtebete baino lehen batzen, desioa eskatu den planeta lehertu egingo da.
- Oharra: Bola hauek ez ziren aktibatu Cellen sagan Satan Txiki eta Ahalguztidunak bat egin zuten arte.
Kokuen no Ryū
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokuen no Ryū (jatorrizko japonieraz
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dragoi Bolako pertsonaiak | ||
---|---|---|
Saiyak: Son Goku · Son Gohan · Vegeta · Son Goten · Raditz · Trunks |