Gabonzahar
Itxura
(«Urtezahar» orritik birbideratua)
Gabonzaharra, gabonzahar-gaua edota urtezahar-gaua urteko azken gaua da. Mundu zabalean jai-giroan ospatu ohi den gaua. Biharamunean, urte berrian ia, Urteberri-eguna ospatzen da.
Gabonzaharreko ospakizunak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabonzahar-gauean oturuntza egin ohi da gaueko 12ak baino lehen. Gaueko 12ak jotzean, Hego Euskal Herrian hamabi mahats-ale jan ohi ditu jendeak, banan banan eta irratiz edo telebistaz igortzen diren kanpai-kolpeak jarraituz;
- urtezahar egunean ugari dira Euskal Herrian zehar ospatzen diren San Silvestre lasterketak;
- urteberri egunean ohizkoak dira mendizaleek egiten dituzten igoerak: besteak beste Adarra mendira Gipuzkoan, Gorbeiara Bizkaian eta Zaldiaranera Araban.
- Iruñean, Getxon eta Trintxerpen, ohikoa da jai giroan kalera mozorroturik ateratzea.[1]
- Beran, haurrak urtezahar egunean "glin-glanka" ateratzen dira, "glin-glan, glin-glan, duenak ez duenari eman" abestuz etxez etxe. Helduek, beriz, Diostesalbeka egiten dute.[1]
- Urdiainen urarekin ospatzen da urte berriaren etorrera. Herritarrak iturriaren inguruan bildu eta pitxarrekin banatzen dute.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabon Zahar azoka, Elgoibarren ospatzen dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Urteari amaiera emateko nahi adina aukera izango da gaur gur bazterretan[Betiko hautsitako esteka], www.gara.net. 2008-12-31.