(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Vaud - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Vaud

Koordenatuak: 46°37′N 6°33′E / 46.62°N 6.55°E / 46.62; 6.55
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vaud
 Suitza
Administrazioa
Izen ofizialaVaud
Estatu Suitza
ISO 3166-2CH-VD
HiriburuaLausana
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak46°37′N 6°33′E / 46.62°N 6.55°E / 46.62; 6.55
Azalera3.211,94 km²
MugakideakNeuchâtel kantonamendua, Friburgo kantonamendua, Berna kantonamendua, Valais kantonamendua, Geneva kantonamendua, Ain, Jura, Doubs, Savoia Garaia, Franche-Comté, Rhône-Alpeak eta Auvernia-Rodano-Alpeak
Punturik altuenaLes Diablerets summit (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria799.145 (2018ko abenduaren 31)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea248,8 bizt/km²
Hizkuntza ofizialafrantses
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaVD
vd.ch

Vaud kantonamendua (frantsesez eta italieraz Vaud, alemanez Waadt, erromantxeraz Vad) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da, herrialdeko mendebaldean kokatutakoa, Frantziako mugan.

800.000 biztanle inguru dauka, eta hiriburua Lausana da (140.000 biz. inguru). Suitzan hirugarren populatuena da eta laugarren handiena, azalerari dagokionez.

Kantonamendu mugakideak Neuchâtel iparraldean, Friburgo eta Berna ekialdea, Valais eta Geneva lakua hegoaldean eta Geneva hego-mendebaldean. Mendebaldean, Auvergne-Rhône-Alpes eta Bourgogne-Franche-Comté eskualde frantziarrak ditu.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jura mendigunea (La Dôle, 1.677 m) mendebaldean du, Ain, Jura eta Doubs departamendu frantziarretatik banatzen duena. Hego-ekialdean, Bernako Alpeak ditu.

1536 baino lehen, "Pays de Vaud" lurraldea Savoiako dukerriaren eskuetan zegoen, eta urte hartan Bernak bereganatu zuen. Erreforma protestantea abiatu zuen Pierre Viretek, XVII. mendean.

1798an independentzia lortu zuen Bernatik, eta 1803an bat egin zuen Suitzako konfederazioarekin, Napoleon Bonaparteren agintepean. Sonderbund separatista katolikoen aurka borrokatu eta irabazi zuten 1847an.

Vaud kantonamendua ondorengo barrutiek osatzen dute:

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira 15.000 pertsonatik gorako 8 udalerriak:

  1. Lausana: 139.720 biztanle (2018).
  2. Yverdon-les-Bains: 30.211 biz.
  3. Montreux: 26.006 biz.
  4. Nyon: 21.239 biz.
  5. Renens: 20.968 biz.
  6. Vevey: 19.904 biz.
  7. Pully: 18.336 biz.
  8. Morges: 15.725 biz.

Herritarren hizkuntza ofiziala eta nagusia frantsesa da (% 83,7a 2014an). Alemanez % 6,34k eta italieraz % 5,1ek hitz egiten dute. Azkenik, frankoproventzera bertako mintzaira gutxitua da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]