Vigan
Vigan Hiri Historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Calle Crisologo | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 502 |
Kokalekua | Filipinak |
Eskualdea2 | Asia-Pazifikoa |
Koordenatuak | 17°34′30″N 120°23′17″E / 17.575°N 120.388°E |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Vigan (ingelesez: City of Vigan; gaztelaniaz: Ciudad de Vigan; ilokeraz: Siyudad ti Vigan) Ilocos eskualdeko hiria da, Filipinetan. Luzon uhartearen ipar-mendebaldean kokatua dago, Hegoaldeko Txinako Itsasoaren ertzean.
2000ko erroldan, hiriak 43.143 biztanle zituen, 9.193 etxetan. Hiru ibaik inguratzen dute hiria: Abra, Mestizo eta Govantes.
UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1999an, Asiako espainiar hiri kolonial hoberen gorde dena delako. Bertan, bizimodu eta arkitektura asiarra, batez ere txinatarra, Espainia eta Mexikoko arkitektura eta hirigintzarekin nahastuta agertzen dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juan de Salcedo konkistatzaileak, Ilocosera iristean, base militar bat ezarri zuen egungo Vigan hiritik hurbil. Landaredi oparoa ikusi zuen leku hartan, ugariena biga'a delakoa, bertakoen hitzetan. hortik omen dator hiriaren izena.
Hiria sortzean, ordea, Villa Fernandina izena eman zioten, Filipe II.a Espainiakoaren lehen semearen omenez, Fernando izenekoa. Hiria handitzean, Nueva Segovia elizbarrutiko hiriburu bihurtu zen eta Ciudad Fernandina de Vigan izena hartu. Urteak joan ahala, izena laburtu eta Ciudad de Vigan edo soilik Vigan geratu zen.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vigan 39 barrio eta barangay delakoetan banatua dago.
|
|
|
Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elpidio Quirino (1890-1956), Filipinetako 6. presidentea (1948–1953)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Filipinetan | ||
---|---|---|
Filipinetako Eliza Barrokoak • Puerto Princesa Lurpeko Ibaiaren Parke Nazionala • Banaue Arroz Terrazak • Tubbataha Uharria • Vigan |