Zen
Zen (txineraz:
Zen hitza “zenna”-ren laburbildura bat da eta “zenna” hitza japoniarren Txina
Zen-ak nabarmentzen du eserita praktikatzen den meditazio bat dela, adimenaren ulermena eta bakoitzaren ikuspuntutik ikustea eguneroko bizitza, batez ere besteen onuretan arreta jarriz. Ezagutza intelektuala mespretxatzen du.
Zen irakasketetan pentsamendu Mahāyāna-ren hainbat alderdi desberdin agertezen dira, beste batzuen artean, Yogachara, Tathāgatagarbha, Laṅkāvatāra Sūtra, bodhisattva eta Huayan.
Praktika eta jatorria
aldatuTxinatar jatorria
aldatuDyhānaren praktika txinatarrak
aldatuLehenengo aldiz meditazio budista Txinara An Shiago (floruit) eta Kumārajīvaren gatik iritxi zan, egin zituzten hitzulpen batzuengatik. Bertan, “Dhyānaren sutrak” agertzen ziren. Hauek eta gero, asko izan ziren hitzulpenak egiten hasi ziren maisuak eta textu hauek izugarrizko influentzia eduki dute Zen-en praktikan eta paraktika horrek garai modernorarte iraun dute.
Meditazioaren era ohikoenak
aldatuArnasa hartzearen atentzio osoa
aldatuEserita egiten den meditazioan (
Adimena erregulatzeko, ikasleak arnastuak eta hatsa botatzeak zenbatzen dituzte, edo bietako bat. 10 arte zenbatu daiteke eta errepikatu adimena lasai egon arte.
Argiztatze isila eta bakarrik eseri
aldatuMetodo oso komun bat meditazioa praktikatzeko “argiztatzen isila” (Ch. mòzhào, Jp. mokushō). Caodong eskolak hasi zuen teknika hau eta Hongzhi Zhengjuerekin (1092-1157) zerikusia dauka, berak idatzi baitzituen praktika honen testuak. Metodo hau budismoaren praktika śamatha eta indiaren praktika vipaśyanā elkartzen ditu.
Huatou eta Koans
aldatuTang dinastia zegoen bitartean, gōng'àn (Jp. kōan) literatura oso ezaguna egin zen. Bertan, maisu zen eta bere ikasleen arteko ikaskuntzak agertzen ziren. Anekdota hauek maisuaren ikuspuntua erakusten dute.
Dinastia honetan metodo berri bat zabaldu zen meditazioari buruz, esate baterako, Dahui, kanhua chan ("esaldia behatu") izenekoa, bezalako maisuek zabaldu zuten teknika hau. Teknika behatzean datza, huatoua behatzean zehazki. Huatoa korearrez hwadu da, ozeanoa. Hitz bakar bat behatzean datza teknika hau.
Koansa, berriz, bere estilo formalizatua eratu zuen, ikaskuntzen plangintza bat duena.
Nianfo chan
aldatuNianfo (nembutsu, buddhānusmṛti "Budaren oroitzapena") Budaren izenaren errepikapenari egiten dio erreferentzia. Kasu gehienetan Amitabha Budaren izena errezitatzen da. Txinan, Lur Garbia budismoaren praktika esaldi hau errepikatzean oinarritua da: «Mitofo» (Amitabharen omenaldia). Praktika hau Chanen forma bezala hartu zuten Yongming Yanshou, Zhongfen Mingben eta Tianru Weize bezalako irudi txinatarrek. Ming dinastiaren amaieran, Lur Garbiaren praktiken eta Chanen meditazioaren arteko harmonizazioa Yunqi Zhuhong eta Hanshan Deqing bezalako figurek jarraitu zuten.
Praktika hori eta "nembutsu kōan" -erako egokitzapena ere erabiltzen ditu japonierazko eskola honek.
Erretiroak
aldatuZen praktikante-taldeek noizbehinka tenplu batzuetan meditazio-erretiroak egin ditzakete. Japonieraz, sesshin esaten zaio praktika horri. Eguneroko errutinak monjeek egunero hainbat orduz hausnartzea eska dezakeen arren, aldi intentsiboan zehar ia soilik zen-ean aritzen dira. 30 eta 50 minutu bitarteko zazen aldi ugariak atsedenaldiekin, otordu erritual formalekin (oryoki) eta lanaldi laburrekin (samu) elkartzen dira, eta arreta osoko egoera berarekin egin behar dira. Japoniako, Taiwango eta Mendebaldeko praktika budista modernoan, ikasle laikoak askotan joaten dira praktika intentsiboko saio horietara. Gune edo tenplu askotan egiten dira.
Literatura
aldatuTradiozo honek jatorria textuetan du. Textu hauek budismoaren irakaskutzetan dute oinarria eta zen maisuen hitzetan. Textu garrantzitsuenak zen eskolan honakoak dituzte:
- Bi Sarrera eta Lau Praktiken hitzarmena (Bodhidharmari erantsita)
- Sutraren Plataforma (VIII. mendea) (Huinengari erantsita)
- Langela Patriarkalaren antalogia (Zǔtángjí), Lanpararen Transmisioaren erregistroak (Ching-te ch'uan-teng lu), 1004. urtean argitaratuta.
- "Yü-lü" generoa, "Lin-ji yü-lü"-an jatorria duena (Song dinastian, Linjiren erregistroa)
- Aterik gabeko barrera (Wumenguan) eta Itsaslabar urdineko erregistroa (Bìyán Lù)
- Guifeng Zongmiren idatziak
- Dōgen-en Shōbōgenzō eta zen-en betiereko lanpara (japoniarrez)
- Dharma bildumaren estraktoak eta praktika bereziaren erregistroa nota pertsonalekin (korearrez, Jinul-rena)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.