(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Dragoi Bola - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Dragoi Bola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dragoi Bola
Jatorrizko izena ドラゴンボール (Doragon Bōru)
Dragoi Bola
Egilea Akira Toriyama
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Drama, Fantasia, Komedia, shōnen
Argitaletxea Txantiloi:JPN Shueisha
Espainia Txantiloi:ES-CT Planeta deAgostini
Txantiloi:FRA Glénat
Aldizkaria Shonen Jump
Noiz hasi zen 1984
Noiz bukatu 1995
Liburukiak 42 (berez) / 34 (azken edizioa)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Hemengo testu batzuk txineraz daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez.


Dragoi Bola (jatorrizko japonieraz ドラゴンボール edo Doragon Bōru, ingelesez Dragon Ball) Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (komiki japoniarra) da. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen, ia aldi berean 42 liburukitako argitalpen batean bildu zelarik (Tankōbon). 2004. utean Kanzenban izeneko argitalpen berezi bat egin zen, istorio guztia 34 liburukitan argitaratuz, eta istoriaren amaiera apur bat aldatuz.

Hasiera baten manga hau atalka argitaratu zen 10 urtez Shueisha argitaletxeko Weekly Shonen Jump astekarian. Manga hau 519 atalez osatuta dago eta shōnen kategoria pean sailkatzen da. Lehen atala aldizkariaren 1984ko 51. zenbakian argitaratu zen, eta azkena 1995eko 17. zenbakian. Behin astekarian atal kopuru bat argitaratu zela liburukitan batzen ziren, Tankōbon formatuko liburukitan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dragoi Bolak Son Goku izeneko tximino isatsa duen mutil baten abenturak kontatzen ditu. Arte martzialen munduan girotuta dago eta 7 Dragoi Bolen bilaketan oinarritzen da. Kondairak dioenez, Shenron dragoiak 7 Dragoi Bolak biltzen dituenaren edozein gurari betearaziko du.

Istorioa Son Goku eta Bulma elkar ezagutzen direnean hasten da. Izan ere Son Goku bere aitonak emandako 4 izarreko Dragoi Bolaren jabe da, eta Bulma 7 bolen bila dabil. Dragoi Bolak biltzeko Bulmak berak (16 urte dituen neska gazte adimentsua) asmatutako Dragoi Radarra erabiltzen dute. Son Gokuk lagun ugari egiten ditu abentura hauetan, besteak beste: Bulma, Iratxo Dortoka, Oolong, Yamcha, Puar, Krilin... Hala ere bizitzan zehar ere gero eta indartsuagoak izango diren arerioak garaitu beharko ditu: Zapi Gorridun Armada, Satan Bihotz Txiki, Vegeta, Freezer, Cell, Boo Ahaltsua,...

Bilakaera

Dragoi Bolak, argitalpenak iraun zituen ia 11 urteetan zehar, bilakaera nabarmena jasan zuen istorioaren estiloan.

Mangaren lehen liburukietan (lehen 134 kapituluak) umorea eta fantasia dira nagusi, Dr. Slump-en (egilearen aurreko lana) bezala, Euskal Herrian Arale bezala ezaguna. Honen adibide dira animalia hiztunak, Kinton lainoa, Makila Miragarria, Dragoi Bolak edo Son Goku bera, tximu-mutiltxoa. Fantasia mundu honetan zientzia-fikziozko elementu batzuk ere sartzen dira, izan ere gizarte honetan teknologia oso aurreratua erabiltzen da, besteak beste, Hoi-Poi kapsulak edo espazio-ontzi aurreratuak.

Istorioaren estiloak aldaketa esanguratsua jasan zuen Krilin, Son Gokuren lagunik onena, hiltzen dutenean (heriotza segida luze baten lehena izan zen). Hau Satan Bihotz Txikiren agerraldiarekin bat dator (135. ataletik 194.era). Tarte honetan Dragoi Bolak kutsu ilunagoa hartzen du, hasierako umorea eta fantasia pixka bat alde batera utziz.

Dragoi Bola guztiz eraldatzen da akzio motako shonen manga batera, Son Gokuren lehen semearen agerraldiarekin eta Saiyen etorrerarekin (195. ataletik 420.era). Hemendik aurrera zientzia-fikzioak indar handiagoa hartzen du eta seriotasuna nagusitzen da. Lehen jatorri fantastikoak zuten pertsonai ugarik estralurtarrak bihurtzen dira, Son Goku eta Santan Bihotz Txiki adibidez. Hemendik aurrera espazio bidaiak, estralurtarrak eta androide dira protagonistak. Zati honetan behin eta berriz arerio gero eta askoz indartsuagoak agertzen dira: Vegeta, Freezer, 17 eta 18 androideak eta Cell. Istorioa errepikakorra bihurtzen da, entrenamendu azkar baten ostean arerio berriak garaitzean oinarritzen da.

Azken zatian (421. ataletik 519.era) fantasia eta umorea itzultzen dira Boo Ahaltsuarekin, magiaz sortutako izakia. Hala ere aurreko zatiko errepikakortasunak jarraitu egiten du.

"Mendebaldera Bidaia" istorioarekin erlazioa

Mendebaldera Bidaia (txinera tradizionalean 西遊せいゆう, txinera sinplifikatuan 西にしゆう记 edo pinyinez Xī Yóu Jì) literatura klasiko txinatarreko nobela bat da. Bertan agertzen diren pertsonaia batzuk, Dragoi Bolan bere baliokideak dituzte:

  • Jatorrizko istorioko Sun Wukong, Dragoi Bolan Son Goku da.
  • Jatorrizko istorioko Xuanzang, Dragoi Bolan Bulma da.
  • Jatorrizko istorioko Zhu Wuneng, Dragoi Bolan Oolong da.
  • Jatorrizko istorioko Sha Wujing, Dragoi Bolan Yamcha da.
  • Jatorrizko istorioko Niu Mo Wang, Dragoi Bolan Idi Deabru da.

Jatorrizko istorioko ideia batzuk ere bere baliokideak dituzte:

  • Jatorrizko isotiroan, Xuanzang apaizak eta bere lagunek elezaharretako idatzi budisten bila diardute. Dragoi Bolan Bulma eta bere lagunek kondairetako Dragoi Bolen bila ari dira.
  • Son Gokuren Makila Miragarriak, Sun Wukong pertsonaiaren makulu magikoan du jatorria, bere luzeera nolanahi alda daiteke.
  • Bi protagonistek hodei hegalariak gidatzen dituzte.
  • Palmorrizko abanikua eta suzko mendiaren pasartea bi istorioetan gertatzen da.

Tankōbon argitalpena

Aurrez Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratutako atalak batzen dituen liburukiak dira hauek. 42 liburukitan banatzen da Dragoi Bolaren edizio hau. Egileak marrazki bat egin zuen liburuki bakoitzaren azalean jartzeko. Liburukiok 180 orrialde inguru dituzte, azken biak izan ezik 200 orrialdetik gora dituztelarik. Lehen liburukia 1985eko irailean argitaratu zen, eta azkena 10 urte beranduago, 1995eko abuztuan.

Liburukien argitalpen taula

Ondoren liburukien informazioa [1]:

Zenb. Izenburua japonieraz Izenburua itzulita Argitalpen data
(Japonian)
Atalak
1 まご悟空ごくう仲間なかまたち
Son Gokuu to Nakamatachi
Son Goku eta lagunak 1985/09/15 1 - 11
2 ドラゴンボール危機一髪ききいっぱつ
Doragon Booru Kiki Ippatsu
Dragoi Bolak kinka larrian 1986/01/15 12 - 24
3 天下てんかいち武道ぶどうかいはじまる!!
Tenkaichi Budoukai Hajimaru!!
Arte Martzialen Mundu Txapelketa hastera doa!! 1986/06/15 25 - 36
4 だい決勝けっしょうせん
Daikesshousen
Final handia 1986/10/14 37 - 48
5 マッスルタワーの恐怖きょうふ
Massuru Tawaa no Kyoufu
Altzairuzko dorre izugarria 1987/01/14 49 - 60
6 ブルマのだい失敗しっぱい!!
Buruma no Daishippai!!
Bulmaren oker handia!! 1987/03/15 61 - 72
7 追跡ついせき!! ブルー将軍しょうぐん
Tsuiseki!! Buruu Shougun
Jazarpena!! Blue Jenerala 1987/05/13 73 - 84
8 まご悟空ごくう突撃とつげき
Son Gokuu Totsugeki
Son Gokuren erasoa 1987/07/15 85 - 96
9 こまったときのうらないババ
Komatta Toki no Uranai Baba
Kezkatuta zaudenean, jo Baba igarlearengana 1987/09/15 97 - 108
10 だい22かい天下でんかいち武道ぶどうかい
Dainijuunikai Tenkaichi Budoukai
Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa 1987/11/15 109 - 120
11 天下一てんかいちのスーパーバトル!!
Tenkaichi no Suupaa Batoru!!
Munduko super borroka handiena!! 1988/02/15 121 - 132
12 ピッコロだい魔王まおう恐怖きょうふ
Pikkoro Daimaou no Kyoufu!
Satan Bihotz Txiki beldurgarria! 1988/04/15 133 - 144
13 まご悟空ごくう逆襲ぎゃくしゅう!?
Son Gokuu no Gyakushuu!?
Son Gokuren kontraerasoa!? 1988/06/15 145 - 156
14 さらなる飛躍ひやく
Sara Naru Hiyaku
Akzio gehiago 1988/08/25 157 - 168
15 群雄割拠ぐんゆうかっきょ
Gunyuu Kakkyo!
Lehiakideek berdin jarritzen dute 1988/12/11 169 - 180
16 龍虎りゅうこしょうつ!
Ryuuko Aiutsu!
Dragoia eta tigrea elkarri erasoka! 1989/02/15 181 - 192
17 かつてない恐怖きょうふ
Katsute Nai Kyoufu
Aurrez ikusi gabeko ikara 1989/05/15 193 - 204
18 まご悟空ごくうとピッコロだい魔王まおう
Son Gohan to Pikkoro Daimaou
Son Gohan eta Santan Bihotz Txiki 1989/07/15 205 - 216
19 いそげ!まご悟空ごくう
Isoge! Son Gokuu
Azkar! Son Goku 1989/11/15 217 - 228
20 天下分てんかわちょう決戦けっせん
Tenkawakeme no Choukessen!!
Zorigaiztoko super borroka erabakigarria 1990/01/15 229 - 240
21 めざせ!ナメックのほし
Mezase! Namekku no Hoshi
Jo ta su! Namek Planeta 1990/04/15 241 - 252
22 ナメックほしじん抵抗ていこう
Namekkuseijin no Teikou
Namektarren erresistentzia 1990/07/15 253 - 264
23 恐怖きょうふのギニューとく戦隊せんたい
Kyoufu no Ginyuu Tokusentai
Ginew Indar Berezi izugarria 1990/10/15 265 - 276
24 悟空ごくうか!?ギニューか!?
Gokuu ka!? Ginyuu ka!?
Goku edo Ginew!? 1991/01/15 277 - 288
25 フリーザちょう変身へんしん!!
Furiiza Chouhenshin!!
Freezerren super eraldaketa!! 1991/03/15 289 - 300
26 まご悟空ごくう復活ふっかつ!!
Son Gokuu... Fukkatsu!!
Son Goku... Berpizturik!! 1991/06/15 301 - 313
27 伝説でんせつちょうサイヤじん
Densetsu no Suupaa Saiyajin
Kondairazko Super Saiya 1991/08/12 314 - 325
28 未来みらいから少年しょうねん
Mirai kara Kita Shounen
Etorkizuneko mutila 1991/11/15 326 - 337
29 悟空ごくうやぶれる!
Gokuu, Yabureru!
Goku garaitua! 1992/03/15 338 - 349
30 邪悪じゃあく予感よかん
Jaaku na Yokan
Deabruzko bihozkada 1992/06/15 350 - 361
31 しのびよるセル
Shinobiyoru Seru
Cell isilpean hurbiltzen 1992/08/09 362 - 373
32 セルのかん全体ぜんたい完成かんせい!!
Seru no Kanzentai Kansei!!
Cellek forma perfektua lortzen du!! 1992/10/07 374 - 385
33 セルゲームはじまる
Seru Geemu Hajimaru
Cellen Jokoaren hasiera 1992/12/31 386 - 396
34 悟空ごくうえた戦士せんし
Gokuu o Koeta Senshi
Goku gainditzen duen gerlaria 1993/06/09 397 - 408
35 さようなら戦士せんしたち
Sayounara Senshitachi
Agur gerlariak 1993/09/08 409 - 420
36 ニューヒーロー誕生たんじょう!!
Nyuu Hiirou Tanjou!!
Heroi berriaren jaiotza!! 1993/11/09 421 - 432
37 うごはじめた作戦さくせん
Ugoki Hajimeta Sakusen
Plana hasten ari da 1994/04/09 433 - 445
38 宿命しゅくめい対決たいけつ まご悟空ごくうたいベジータ
Shukumei no Taiketsu Son Gokuu Tai Bejiita
Halabeharrezko borroka: Goku vs Vegeta 1994/08/09 446 - 459
39 さらばほこたか戦士せんし
Saraba Hokori Takaki Senshi
Agur, harrotasunez betetako gerlari 1994/12/07 460 - 472
40 地球ちきゅうぐん最後さいご秘密ひみつ兵器へいき!!
Chikyuugun, Saigo no Himitsu Heiki!!
Lurreko armadaren ezkutuko azken arma!! 1995/03/08 473 - 485
41 がんばれ ちょうゴテンクスくん
Ganbare Suupaa Gotenkusukun
Eman daukazun onena, Super Gotrunks 1995/06/07 486 - 502
42 バイバイ ドラゴンワールド
Baibai Doragon Waarudo
Agur Dragoi Mundua 1995/08/09 503 - 519

Kanzenban argitalpena

2002. urtean Japonian Dragoi Bola mangaren argitalpen berezi bat egin zen. Argitalpen honek tamaina handiagoko liburukiak ditu, baita orrialde gehiagokoak ere (horregatik 34 liburukitan banatzen da). Gainera jatorriz koloretan marraztutako orriak ere dakartza, txuri beltzean beharrean. Honetaz aparte liburukien azaletan Akira Toriyamak eginiko marrazki berriak dakartza, baita egileak asmaturiko beste amaiera bat. Hau gutxi balitz, japoniar edizioan, beste mangaka batzuen ilustrazioak dakartza, Dragoi Bolaren munduko beraien ikuspegia erakutsiz (irudi hauek liburukiekin opari bezala ematen ziren, baina ez ziren bildumaren barruan sartzen). Gainera ondoren beste berezitasunak ere ditu:

  • Logotipo ezberdina erabiltzen da, letra mota ezberdinarekin eta Dragonball hitz bakar bat bezala agertuz.
  • Amaiera pixka bat aldatu egin zen, istorioko azken orrialdeetan.
  • 6. kapituluko portadatxoa berriz marraztu zen. Jatorriz Bulma zigarro bat erretzen agertzen zen, marrazki berrian aldiz ez.
  • Kronologia akats posible bat dela eta, 389. kapituluan Cellen jokoaren hasiera data aldatzen da, "M"aren 17a jatorrizkoa zena maiatzaren 26a datagatik aldatu zen.

Liburukien argitalpen taula

Ondoren liburukien informazioa [2]:

Zenbakia Argitalpen data (Japonian) Atalak
1 2002/12/04 1 - 14
2 2002/12/04 15 - 29
3 2002/12/28 30 - 44
4 2002/12/28 45 - 59
5 2003/02/04 60 - 74
6 2003/02/04 75 - 89
7 2003/03/04 90 - 104
8 2003/03/04 105 - 119
9 2003/04/04 120 - 134
10 2003/04/04 135 - 149
11 2003/05/01 150 - 164
12 2003/05/01 165 - 179
13 2003/06/04 180 - 194
14 2003/06/04 195 - 209
15 2003/07/04 210 - 224
16 2003/07/04 225 - 239
17 2003/08/04 240 - 254
18 2003/08/04 255 - 269
19 2003/09/04 270 - 284
20 2003/09/04 285 - 299
21 2003/10/03 300 - 314
22 2003/10/03 315 - 329
23 2003/11/04 330 - 344
24 2003/11/04 345 - 359
25 2003/12/04 360 - 374
26 2003/12/04 375 - 390
27 2004/01/05 391 - 405
28 2004/01/05 406 - 420
29 2004/02/04 421 - 436
30 2004/02/04 437 - 452
31 2004/03/04 453 - 469
32 2004/03/04 470 - 486
33 2004/04/02 487 - 503
34 2004/04/02 504 - 519

Animearekin erlazioa

Dragoi Bola eta Dragoi Bola Z animeak Dragoi Bola izeneko manga honetan oinarrituta dago. Dragoi Bolak Son Gokuren bizitza erakusten du hau heldua bihurtzen den arte. Dragoi Bola Z, aldiz, Dragoi Bola bukatzean 5 urte geroagoko istorioa da, Son Gohanen agerpenarekin, Son Gokuren semea. Dragoi Bola Zren amaiera mangarenarekin bat dator. Dragoi Bola GT Dragoi Bola Zren ondorioa da, zati hau ez da mangan agertzen. 2009an Dragoi Bola Z digitalki zahar berritu zuten, sarrera eta amiera aldatu eta Dragoi Bola Z Kai izeneko telesaila atera zuten.

Dragoi Bola (animea)

Dragoi Bola Z

Dragoi Bola GT

Dragoi Bola Z Kai

Irudi errealeko filmak

  • 1989. urtean Txinan "Dragoi Bola berria: Shenronen kondaira" (jatorrizko txineran しんななりゅうたま かみりゅうてき傳說でんせつ edo pinyinez Xīn qī lóng zhū Shén lóng de chuán shuō) izeneko irudi errealeko film ez ofiziala egin zen. Film hau animearen "Dragoiaren kondaira" filmaren remake bat da. Pertsonaiak berdinak dira, nahiz eta izen ezberdinak eduki.
  • 20th Century Fox-ek Dragoi Bolan oinarritutako film bat ekoiztuko zuen Montrealen (Kanada). 100 milioi dolar amerikar baino gehiagoko aurrekontua dauka eta filmaketa 2007an amaitu zen. Filmak ez zuen nahiko famarik izan gidoia asko aldatu baitzuten originalaren koparazioan eta pertsonaiak eta efektu bereziak ere oso aldatuta baitzeuden eta seguruenik ez dute bigarren filmik egingo filmak ez baitzuen behar beste diru lortu.

Produktuak

Aldizkari baterako komiki bat bezala hasi zenak urtetan zehar, manga liburukiak eta anime DVDetaz aparte, mota askotako produktuak kaleratu ditu: istorioari buruzko gidak, kromo eta txartel bildumak, irudiak, egutegiak,...

Sakontzeko, irakurri: «Dragoi Bolaren produktuak»

Dragoi Bola manga Euskal Herrian

Oraingoz Dragoi Bola manga ez da euskaraz argitaratu, bai ordea gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez.

Espainian Planeta deAgostini argitaletxeak atera zuen, bai gaztelaniaz eta bai katalanez. Hainbat argitalpen egin ziren, komiki formatuan eta liburuki formatuan. Komiki formatukoa 211 zenbakiz osatuta zegoen, eta bi zatitan banatzen zen, 153 zenbakirekin lehen zatia eta 58 bigarrena. Komikiok Serie Blanca eta Serie Roja zuten izena eta bi edizio izan zituzten. Geroago komiki berdin hauek beste bi aldiz argitaratu ziren Serie Amarilla eta Serie Azul izenekin. Liburuki argitalpenak Tankōbon eta Kanzenban antzekoak izan ziren. Lehenak ere Serie Blanca eta Serie Amarilla edizioak izan zituen, bigarrenari Ultimate edition izena eman ziotelarik.

Frantzian Glénat argitaletxeak editatu zuen 42 liburukiko formatuan.

Hala ere Dragoi Bolak euskal belaunaldi oso bati eragin dio, 80. hamarkadakoa eta 90.hamarkada hasierakoa, haurtzaroko gertakizunik garrantzitsuenetakoa bihurtuz. Telesail honek transmititzen dituen esfortzu eta elkartasun balioek, euskal gazteriarengan eragin handia izan dutela esaten duenik ere badago.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Kanzentai webguneko Tankobon liburukien informazio gida [1]
  2. Kanzentai webguneko Kanzenban liburukien informazio gida [2]
  3. Filmaren IMDb fitxa [3]

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dragoi Bola Aldatu lotura Wikidatan