1976
Itxura
1976. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1973 • 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1976 MCMLXXVI |
Ab urbe condita | 2729 |
Armeniar egutegia | 1425 ԹՎ ՌՆԻԵ |
Bahá'í egutegia | 132 – 133 |
Bengaliar egutegia | 1383 |
Berber egutegia | 2926 |
Egutegi budista | 2520 |
Myanmarko egutegia | 1338 |
Bizantziar egutegia | 7484 – 7485 |
Koptoen egutegia | 1692 – 1693 |
Etiopiar egutegia | 1968 – 1969 |
Hebrear egutegia | 5736 – 5737 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2032 – 2033 |
Shaka Samvat | 1898 – 1899 |
Kali Yuga | 5077 – 5078 |
Iraniar egutegia | 1354 – 1355 |
Islamiar egutegia | 1395 – 1397 |
Japoniar egutegia | Shōwa 51 ( |
Korear egutegia | 4309 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2519 |
Unix denbora | 189302400 – 220924799 |
Holozeniar egutegia | 11976 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
- Urtarrilaren 17a – ETAk Manuel Vergara Jiménez goardia zibila hil zuen Ordizian.
- Otsailaren 9a – ETAk Víctor Legorburu Ibarreche Galdakaoko alkatea hil zuen.
- Otsailaren 10a – ETAk Julián Galarza Ayastury mekanikoa hil zuen Zizurkilen.
- Martxoaren 1a – ETAk Emilio Guezala Aramburu autobusetako inspektorea hil zuen Lezon.
- Martxoaren 3a – Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia: Espainiako poliziak San Frantzisko elizan (Zaramaga) bildutako grebalariei tiro egin zien. Balez 5 lagun hil eta 150 zauritu zituzten.
- Martxoaren 8a – Guardia zibilak Vicente Anton Ferrero hil zuen Basaurin manifestazio batean.
- Martxoaren 13a – ETAk Manuel Albizu Idiáquez taxilaria hil zuen Getarian.
- Martxoaren 18a – ETAk Angel Berazadi Urbe, Donostiako Sigma lantegiko industriala, bahitu zuen.
- Martxoaren 26an 24 orduak euskaraz ekimena egin zen, euskal hedabideen historian benetako mugarria.
- Martxoaren 30a – ETAk Vicente Soria Blasco langilea hil zuen Soraluzen.
- Apirilaren 4a – ETAk poliziako bi inspektore bahitu eta hil zituen Hendaian.
- Apirilaren 5a – 29 preso politikok, gehienak ETAko militanteak, ihes egin zuten Segoviako kartzelatik, "Segoviako ihesa" izenarekin ezagutzen den ekintzan.
- Apirilaren 8a – ETAk Angel Berazadi Urbe, Donostiako Sigma lantegiko industriala hil zuen Elgoibarren. ETAk hildako lehenengo bahitua izan zen.
- Apirilaren 10a – Guardia zibilak Felipe Suárez Correosko langilea hil zuen Zarautzko errepide kontrol batean.
- Apirilaren 11 – Miguel Gordo Garcia goardia zibila elektrokutaturik hil zen Barakaldon.
- Apirilaren 18a – Guardia zibilak Imanol Garmendia ETAko kidea hil zuen Beran.
- Apirilaren 25a – Guardia zibilak Jose Bernardo Bidaola "Txirrita" hil zuen Etxalarren.
- Maiatzaren 3a – ETAk jarritako bonba batek Antonio De Frutos Sualdea goardia zibila hil zuen Legazpin.
- Maiatzaren 9a – Jurramendin atentatua egin zuten Francoren aldekoek manifestari karlisten aurka, Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos hilez eta hainbat zauritu eraginez.
- Ekainaren 9a – ETAk Luis Carlos Albo Llamosas zibila hil zuen Basaurin.
- Ekainaren 18a – Etxarri Aranatzen eztanda izan zen. Urbasan Espainaiko militarrek utzitako lehergailu batek bost pertsona hil zituen.
- Uztailaren 9a – Begoña Mentxaka etxekoandrea tiroz hil zen Santurtzi manifestazio batean.
- Irailaren 2a- Iruña Oka udalerri arabarra sortu zen, Langraiz Oka eta Iruñakoak batu ondoren.
- Irailaren 8a – Guardia Zibilak Jesús María Zabala gaztea hil zuen Hondarribiko jaietan.
- Urriaren 4a – ETAk Juan Maria Araluze ahaldun nagusia, haren txofer eta hiru polizia hil zituen Donostian.
- Abenduaren 10a – Bost preso desagertu ziren Basauriko espetxetik. Ihes egin zutela pentsatu zuten guztiek. Preso hauek, ordea, 52 egunez egon ziren teilatuan ezkutatuta, behin betiko ihesa prestatzen.
Mundua
- Urtarrilaren 18a – Scottish Labour Party (SLP) alderdi politikoa eratu zuten Eskozian.
- Martxoaren 29a – Jorge Videla jeneralak boterea hartu zuen Argentinan.
- Ekainaren 16a – Hego Afrikan, Johannesburg hiriko Soweto auzoan gatazka handiak egon ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak.
- Ekainaren 29a – Seychelleak uharteek independentzia lortu zuten Erresuma Batutik.
- Uztailaren 26a – Txinako Tangshan hirian 7,8 graduko lurrikara gertatu zen: 240.000 hildako eragin zituen, XX. mendeko lurrikararik hilgarriena izanik.
- Abuztuaren 4a – Legionelosia izeneko gaixotasunaren lehenengo epidemiak 29 pertsona hil zuen, Philadelphian ospatutako "Ameriketako Legioa"ren bilera baten ostean.
- Urriaren 6a – Barbados uhartetik Jamaikara zihoan Cubanaren 455 hegaldian zihoazen 73 pertsonak hilik gertatu ziren garaiko eraso terrorista bortitzenenan.
- Azaroaren 2a – Jimmy Carter AEBetako presidente izendatu zuten.
- Azaroaren 24a – Turkian lurrikara batek 60.000 hildakotik gora utzi zituen.
- Azaroaren 26a – Willy Brandt politikari alemaniarra Internazional Sozialistako presidente hautatu zuten.
Arte eta kultura
- Martxoaren 27a – Anoetako belodromoan (Donostia) 24 ordu euskaraz ekimenaren ospatu zuten, 100.000 lagun bilduz.
- Otsailaren 20a – Euskaltzaindia era ofizialean onartu zuen Espainiako erregeak, hortik aurrera "Real Academia de la Lengua Vasca/Académie de la Langue Basque/Euskaltzaindia" izena hartuz.
- Apirilaren 23a – AEBetako "The Ramones" punk-rock taldeak lehenengo diskoa kaleratu zuen.
- "Avui" katalunierazko egunkaria kaleratu zuten lehen aldiz.
- Maiatza – Antonia Anaut, Izaba udalerrian bertako euskararen (Erronkarieraren) azken hiztuna hil zen.
- Irailaren 25a – U2 musika talde irlandar arrakastatsua izango zena Dublinen sortu zuten.
- Ramón Saizarbitoriak Ehun metro liburua argitaratu zuen, urte batzuk geroago zinemara eraman zutena.
Zientzia eta teknologia
- Urtarrilaren 21a – Concorde hegazkin komertzial ezagunak lehendabiziko hegaldia egin zuen.
- Apirilaren 1a – Apple Computer ordenagailuen konpainia sortu zuten AEBetan.
- Azaroaren 26a – Microsoft konpainia erregistratu zuten.
- Ebola birusa deskubritu zuten Zairen.
Kirolak
- 1976ko Neguko Olinpiar Jokoak (Innsbruck, Austria; otsailaren 4a – otsailaren 15a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1976ko Udako Olinpiar Jokoak (Montreal, Kanada; uztailaren 17a – abuztuaren 1a).
- 12 Euskal herritarrek hartu zuten parte 7 kiroletan, Espainia eta Frantziako selekzioekin.
- Ekainaren 20a – Txekoslovakiak Europako Futbol Txapelketan Alemania garaitu zuen finalean.
- Abuztuaren 5a – Niki Lauda lasterketako kotxe gidari txapeldunak Alemaniako Grand Prix-en erredura handiak pairatu zituen istripua eduki eta gero. Horren ondorioz, 9 hilabetez karreretan parte hartu barik egon zen.
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Harue Sato, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a – Laura Alonso Padín, galiziar sopranoa.
- Urtarrilaren 2a – Danilo Di Luca, italiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 2a – Paz Vega, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 3 – Angelos Basinas, greziar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 3a – Sonsoles Echavarren Roselló, nafar idazlea eta kazetaria.
- Urtarrilaren 8a – Raffaëla Anderson, frantziar aktore porno ohia.
- Urtarrilaren 8a – Ainhoa Güemes, bizkaitar kazetaria eta berdintasun-teknikaria.
- Urtarrilaren 10a – Borja Sémper, PPko gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 11 – Eduardo Madina, bilbotar politikaria, PSE-EE alderdikoa.
- Urtarrilaren 13a – Magno Alves, brasildar futbolaria.
- Urtarrilaren 13a – Michael Peña, mexikar jatorriko estatubatuar aktore eta musikaria.
- Urtarrilaren 14a – Andrei Mordvitxev, errusiar teniente jenerala (h. 2022).
- Urtarrilaren 15a – Leire Artola, gipuzkoar politikaria, Beasaingo alkatea.
- Urtarrilaren 15a – Carles Durán, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- Urtarrilaren 15a – Mamen Mendizábal, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urtarrilaren 15a – Leire Artola, gipuzkoar politikaria.
- Urtarrilaren 16a – America Vera-Zavala, txiletar eta perutar jatorriko suediar politikari eta idazle politikoa.
- Urtarrilaren 17a – María José Escalona, espainiar ingeniari informatikoa.
- Urtarrilaren 19a – Marsha Thomason, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 20a – Maria Merino, bizkaitar EHUko irakaslea, matematikaria eta ikertzailea.
- Urtarrilaren 21a – Emma Bunton, ingeles abeslaria, aktorea, irrati-esataria eta telebista-aurkezlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- Urtarrilaren 23a – Haritz Garde, gipuzkoar bateria-jotzailea.
- Urtarrilaren 24a – Iñaki Lafuente, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a – Mito Isaka, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a – Carmen Ruiz Repullo, espainiar soziologo feminista, aktibista eta ikerlaria.
- Urtarrilaren 29a – Saúl Martínez, hondurastar futbolari ohia.
Otsaila
- Otsailaren 1a – Katrín Jakobsdóttir, Islandiako lehen ministroa.
- Otsailaren 3a – Daddy Yankee, puertorricar abeslari, aktore, zinema-ekoizlea, irrati esataria eta enpresaria.
- Otsailaren 3a – Isla Fisher, australiar aktorea eta idazlea.
- Otsailaren 3a – Rocío Orsi, espainiar filosofo, saiakeragile, irakasle eta itzultzailea (h. 2014).
- Otsailaren 5a – John Aloisi, australiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Otsailaren 5a – Abhishek Bachchan, indiar aktore eta playback abeslaria.
- Otsailaren 6a – Kim Zmeskal, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- Otsailaren 7a – Daisuke Oku, japoniar futbolaria (h. 2014).
- Otsailaren 8a – Eva Mirones, gipuzkoar arraunlaria.
- Otsailaren 11 – Alexandra Neldel, alemaniar aktorea.
- Otsailaren 12a – Miguel Morrás, nafar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 12a – Silvia Saint, txekiar aktore pornografiko ohia.
- Otsailaren 12a – Silvia Trigueros, bizkaitar mendi-lasterkaria.
- Otsailaren 15a – Óscar Freire, espainiar txirrindularia.
- Otsailaren 23a – Katia Guerreiro, portugaldar fado abeslaria.
- Otsailaren 23a – Kelly Macdonald, eskoziar aktorea.
- Otsailaren 23a – Susumu Oki, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 24a – Yuval Noah Harari, israeldar historialaria.
- Otsailaren 25a – Seiji Honda, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 26a – Ander Izagirre, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Otsailaren 26a – Iratxe Jaio, bizkaitar disziplina-anitzeko artista eta ikertzailea.
- Otsailaren 26a – Ruth Mateu Vinent, espainiar politikaria.
- Otsailaren 27a – Hanna Kosonen, finlandiar orientazio-eskiatzaile eta politikaria.
- Otsailaren 28a – Ali Larter, estatubatuar aktorea eta modeloa.
Martxoa
- Martxoaren 2a – França, brasildar futbolari ohia.
- Martxoaren 2a – Alaitz Telletxea, gipuzkoar abeslari eta trikitilaria, Alaitz eta Maider bikoteko kidea.
- Martxoaren 2a – Benjamín Zarandona, euskal-ekuatoreginear futbolari ohia.
- Martxoaren 3a – Mohamed al-Menfi, Libiako estatuburua.
- Martxoaren 3a – Carles Mundó, kataluniar abokatu eta politikaria.
- Martxoaren 4a – Ángel Arrieta, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 8a – Freddie Prinze Jr., estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 9a – Anier García, kubatar atleta, 110 metroko hesi-lasterketan aditua.
- Martxoaren 9a – Carmen Montón, PSOEko politikari eta mediku espainiarra.
- Martxoaren 9a – Ilaski Serrano, bizkaitar telebista-aurkezle eta irrati-esataria.
- Martxoaren 10a – Vanessa Atkinson, herbehereetar squash-jokalari ohia.
- Martxoaren 10a – Eladio Jiménez, espainiar txirrindularia.
- Martxoaren 11 – Juan José Fuertes, nafar igerilaria, Paralinpiar Jokoetan zazpi domina lortu zituena.
- Martxoaren 12a – María Adánez, espainiar aktorea.
- Martxoaren 14a – Jimmy Jump, kirol ospakizunetan zein ekitaldi jendetsuetan bat-batean sartzeagatik ezagun egin den kataluniarra.
- Martxoaren 15a – Miryam Gallego, galiziar aktorea.
- Martxoaren 16a – Zhu Chen, sino-qatartar xake jokalaria.
- Martxoaren 16a – Aiora Errenteria, bizkaitar abeslari, kantagile eta irakaslea, Zea Mays taldeko kidea.
- Martxoaren 16a – Susanne Ljungskog, suediar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 18a – Aitor Fresán, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 19a – Rachel Blanchard, kanadar aktorea.
- Martxoaren 19a – Nino Bule, kroaziar futbolari ohia.
- Martxoaren 20a – Chester Bennington, Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea (h. 2017).
- Martxoaren 21a – Laura Camps, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Martxoaren 21a – Jeff Lemire, kanadar komikilaria.
- Martxoaren 22a – Iker Garai, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 22a – Reese Witherspoon, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 23a – Michelle Monaghan, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 24a – Aitor Tornavaca, arabar futbolaria.
- Martxoaren 25a – Volodimir Klitxko, ukrainar boxeolari eta militarra.
- Martxoaren 25a – Ramon Te Wake, zeelandaberritar dokumental-egile, abesti-idazle eta telebista aurkezle transexuala.
- Martxoaren 27a – Carlos Areces, espainiar aktorea.
- Martxoaren 29a – Igor Astarloa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 29a – Jennifer Capriati, estatubatuar tenislari ohia, historiako onenetakoa.
- Martxoaren 30a – Alejandro Barrenetxea, bizkaitar gimnasta ohia.
- Martxoaren 30a – Alexandra Olaya-Castro, kolonbiar fisikari teorikoa, fisika kuantiko biomolekularrean egindako lanagatik ezaguna.
- Martxoaren 31 – Ayta Sözeri, turkiar aktore eta musikaria.
- Martxoaren 31 – Juan Zunzunegui, galiziar arraunlari ohi eta entrenatzailea.
Apirila
- Apirilaren 1a - Emma Ríos Maneiro, galiziar istoriotxo-marrazkigilea eta ilustratzailea.
- Apirilaren 1a – Clarence Seedorf, herbeheretar futbolari ohia.
- Apirilaren 2a – Rory Sabbatini, hegoafrikar-eslovakiar golfaria.
- Apirilaren 2a – Takahiro Yamanishi, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 6a – Askoa Etxebarrieta, arabar flamenko dantzaria.
- Apirilaren 6a – Jorge Ordóñez, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a – Ricardo Sanzol, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 11 – Saiko Takahashi, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 14a – Santiago Abascal Conde, euskal herritar politikaria, Vox alderdiko presidentea.
- Apirilaren 15a – Seigo Narazaki, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 16a – Roberto Urroz, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 18a – Melissa Joan Hart, estatubatuar aktore, bikoizlari, abeslari, moda-diseinatzaile eta enpresaburua.
- Apirilaren 20a – Sotaro Yasunaga, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 22a – Albano Dante Fachin, argentinar politikari eta ustelkeriaren aurkako aktibista.
- Apirilaren 23a – Garbiñe Basarte, nafar artista, muralista.
- Apirilaren 24a – Juanma Garate, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 24a – Oihana Olaberria Jaka, nafar arkeologo teknikaria eta politikaria.
- Apirilaren 24a – Ana Afonso, portugaldar aktore eta modeloa (h. 2024).
- Apirilaren 25a – Tim Duncan, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 25a – Edurne Larraza, gipuzkoar informatikaria eta unibertsitateko irakaslea.
- Apirilaren 27a – Walter Pandiani, uruguaiar futbolari ohia.
- Apirilaren 29a – Gorka Hermosa, gipuzkoar konpositore, akordeoilari, irakasle eta idazlea.
- Apirilaren 30a – Ibon Navarro, arabar saskibaloi entrenatzailea.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Zuriñe López de Sabando Sainz, arabar okumentalgilea.
- Maiatzaren 1a – Violante Placido, italiar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 2a – Mitsunori Yabuta, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 3a – Alexander Gerst, Europako Espazio Agentziako alemaniar astronauta.
- Maiatzaren 3a – Eduard Heger, Eslovakiako lehen ministroa.
- Maiatzaren 4a – Yasuhiro Hato, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 5a – Natália Pasternak, brasildar mikrobiologista.
- Maiatzaren 9a – Chema Jiménez, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a – Mitxel Lakuntza, nafar sindikalista, ELAko idazkari nagusia.
- Maiatzaren 10a – Ana Otadui, bizkaitar politikaria, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria.
- Maiatzaren 15a – Enrike Galartza, Galartza V.a, nafar pilotari ohia.
- Maiatzaren 15a – Jacek Krzynówek, poloniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 15a – Ibone Lallana, bizkaitar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- Maiatzaren 16a – Lourdes Peláez, kanariar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 17a – Endry Cardeño, kolonbiar emakumezko aktore transgeneroa.
- Maiatzaren 17a – Mayte Martínez, espainiar atleta ohia, 800 metrotan aditua.
- Maiatzaren 19a – Kevin Garnett, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 21a – Predrag Savović, serbiar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 22a – Fernando Andina, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 24a – Ekai Txapartegi, gipuzkoar filosofoa eta EHUko irakaslea.
- Maiatzaren 25a – Rubén Díaz de Cerio, arabar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 25a – Nadine Heredia, perutar kazetaria eta politikaria.
- Maiatzaren 25a – Cillian Murphy, irlandar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Maiatzaren 25a – Ethan Suplee, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 26a – Xabier San Sebastian, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 28a – Xabier Berzosa, gipuzkoar zinema ekoizlea.
- Maiatzaren 28a – Aitziber Juaristi, Tzibi, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 31 – Colin Farrell, irlandar aktorea.
- Maiatzaren 31 – Tonka Tomicic, txiletar modeloa eta telebistako aurkezlea.
- Maiatzaren 31 – Nahia Urrutxua, bizkaitar irakaslea, ekintzailea eta politikaria.
Ekaina
- Ekainaren 2a – Yoshinobu Minowa, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 4a – Aleksei Navalni, errusiar politikaria eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea (h. 2024).
- Ekainaren 5a – Aitzol Astigarraga, gipuzkoar informatikaria, robotika-ikertzailea eta Goi-mailako Online Institutuko irakaslea eta zuzendaria.
- Ekainaren 5a – Lauren Beukes, hegoafrikar nobelagile, ipuin-idazlea, kazetaria eta telebistako gidoilaria.
- Ekainaren 5a – Takayuki Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 6a – Ainara Maia, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Ekainaren 8a – Montse Castellà, kataluniar egile abeslaria, gizarte-ekintzailea eta kultura-kazetaria.
- Ekainaren 8a – Lindsay Davenport, estatubatuar tenislari ohia.
- Ekainaren 9a – Aziza Brahim, saharar abeslari eta aktorea da.
- Ekainaren 10a – Jurgi Frederiko Prusiakoa, Prusiako Errege Printzea, Alemaniako Printze Inperiala eta Hohenzollern dinastiaren nagusia.
- Ekainaren 11 – Castillo Suarez, euskal poeta eta idazlea.
- Ekainaren 15a – Tina Vallès, kataluniar idazle, zuzentzaile, itzultzaile eta blogaria.
- Ekainaren 17a – María de la Purificación de la Aldea y Ruiz de Castañeda, PCEko militantea, Madrilgo lehen emagin eta erizain kolegiatuetakoa (j. 1889).
- Ekainaren 17a – Sven Nys, mendi bizikleta eta ziklo-krosseko flandriar txirrindularia.
- Ekainaren 18a – Alana de la Garza, telesailetako estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 18a – Tatsuhiko Kubo, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 18a – Akinori Nishizawa, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 20a – Iratxe Ansa, gipuzkoar dantzaria eta koreografoa.
- Ekainaren 21a – Pablo Benegas, gipuzkoar gitarra-jotzaile eta musikagilea.
- Ekainaren 23a – Paola Suárez, argentinar tenislari-ohia.
- Ekainaren 24a – Alika Kinan, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, sexu-esplotaziorako gizakien salerosketatik bizirik ateratakoa.
- Ekainaren 24a – Ricardinho, brasildar futbolari ohia.
- Ekainaren 25a – Axelle Guiguet, lapurtar atleta ohia, proba konbinatuetan espezialista.
- Ekainaren 27a – Cristina Spínola, Kanarietako kazetaria, kirolaria, telebistako kazetaria, idazlea eta youtuberra.
- Ekainaren 28a – Aitor Calle, bizkaitar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Ekainaren 28a – Sheila Herrero, aragoitar patinatzailea.
- Ekainaren 30a – Raúl García Fernández, gipuzkoar futbolari ohia.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Patrick Kluivert, herbehereetar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Uztailaren 1a – Garbiñe Larrea, gipuzkoar naturopata.
- Uztailaren 1a – Ruud van Nistelrooy, herbeheretar futbolaria.
- Uztailaren 2a – Ľudovít Ódor, Eslovakiako lehen ministroa.
- Uztailaren 4a – Aritz Berraondo, gipuzkoar pilotari ohia.
- Uztailaren 5a – María do Cebreiro, galiziar poeta, saiakeragilea eta Literaturaren Teorian doktorea.
- Uztailaren 5a – Claudia Salazar Jiménez, perutar idazlea eta unibertsitate irakaslea.
- Uztailaren 7a – Bérénice Bejo, franko-argentinar aktorea.
- Uztailaren 8a – Maider Etxebarria, PSE-EEko arabar politikaria.
- Uztailaren 8a – Ellen MacArthur, britainiar distantzia luzeko nabigatzailea, estropadalari ohia.
- Uztailaren 8a – Odile Vuillemin, telesailetako frantziar aktorea.
- Uztailaren 10a – Iker Iturbe, gasteiztar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 11 – Rose-Maïté Erkoreka, euskal jatorriko quebectar aktorea.
- Uztailaren 11 – Egoitz Lasa, euskal aktorea.
- Uztailaren 13a – Oleg Sentsov, ukrainar zinemagile, idazle eta ekintzailea.
- Uztailaren 13a – Diana Vishneva, errusiar ballet-dantzaria.
- Uztailaren 15a – Diane Kruger, alemaniar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 17a – Natxo López, nafar telebista zuzendari eta gidoigilea.
- Uztailaren 17a – Aitor Oroza, bizkaitar txirrindulari paralinpikoa.
- Uztailaren 18a – Elsa Pataky, espainiar aktorea.
- Uztailaren 19a – Benedict Cumberbatch, ingeles aktorea.
- Uztailaren 20a – Maiorga Ramirez, EAko nafar politikaria.
- Uztailaren 21a – Jaime Murray, ingeles aktorea.
- Uztailaren 22a – Janek Tombak, estoniar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 23a – Judith Arndt, alemaniar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 23a – Estitxu Estremo, gipuzkoar surflari ohia, longboarden aditua,.
- Uztailaren 23a – Judit Polgár, hungariar xake jokalaria, inoizko emakumezko xakelaririk hoberenetakoa.
- Uztailaren 23a – Bhavatharini, indiar abeslaria (h. 2024).
- Uztailaren 25a – Unai Hualde, EAJko nafar politikaria.
- Uztailaren 26a – Lorea Perosanz, bizkaitar diseinatzailea eta ilustratzailea.
- Uztailaren 26a – Ana Roldán, espainiar kazetari eta aurkezlea.
- Uztailaren 28a – Iker Flores, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 29a – Fernando González, Gonzo, espainiar kazetari eta telebistako aurkezle eta erreportaria.
- Uztailaren 29a – Federico Mena, mexikar programatzailea, GNOMEn sortzaileetakoa.
- Uztailaren 31 – Shigenori Hagimura, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 31 – Paulo Wanchope, costarricar futbolari ohia.
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Iván Duque Márquez, Kolonbiako presidentea.
- Abuztuaren 1a – Sultan Saeed, maldivar atleta, 100 m-ko proban espezializatua.
- Abuztuaren 2a – Reyes Estévez, kataluniar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista.
- Abuztuaren 2a – Sam Worthington, australiar aktorea.
- Abuztuaren 3a – Maider Castillo, gipuzkoar futbolaria.
- Abuztuaren 7a – Silvia Albert Sopale, gipuzkoar aktore, antzerki-zuzendari, sortzaile eta arrazakeriaren kontrako ekintzaile feminista.
- Abuztuaren 8a – Tawny Cypress, estatubatuar aktorea eta modeloa.
- Abuztuaren 8a – Samah Jabr, palestinar psikiatra, psikoterapeuta eta idazlea.
- Abuztuaren 9a – Rhona Mitra, britainiar aktorea, modelo-ohia eta abeslaria.
- Abuztuaren 9a – Audrey Tautou, frantziar aktorea.
- Abuztuaren 14a – Fabrizio Donato, italiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua.
- Abuztuaren 15a – Abiy Ahmed, Etiopiako lehen ministroa eta 2019ko Bakearen Nobel saria.
- Abuztuaren 15a – Boudewijn Zenden, herbeheretar futbolaria.
- Abuztuaren 15a – Éric Irastorza, lapurtar zestalaria.
- Abuztuaren 16a – Nuria Fernández, espainiar atleta, 1.500 metroko lasterketan aditua.
- Abuztuaren 18a – Bernardo Atorrasagastegi, gipuzkoar ETAkidea.
- Abuztuaren 18a – Amaya Valdemoro, espainiar saskibaloi-jokalari ohia.
- Abuztuaren 19a – Elsa Artadi, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- Abuztuaren 19a – Pablo Larraín, txiletar zinemagilea.
- Abuztuaren 24a – Susana Etxeberria, nafar atleta ohia.
- Abuztuaren 24a – Alex O'Loughlin, australiar aktorea.
- Abuztuaren 25a – Iñaki Descarga Retegi, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 25a – Zihara Enbeita, bizkaitar bertsolaria, gai-jartzaile eta bertso-eskolako irakaslea eta kazetaria.
- Abuztuaren 25a – Susana Seivane, galiziar gaitajolea.
- Abuztuaren 26a – Amaia Montero, euskal herritar abeslaria eta La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohia.
- Abuztuaren 26a – Zemfira, errusiar rock musikaria.
- Abuztuaren 27a – Sarah Chalke, kanadar aktorea.
- Abuztuaren 27a – Audrey C. Delsanti, txiletar astronomoa, planeta txikien aurkitzailea.
- Abuztuaren 28a – Raquel Calvo Larralde, bizkaitar kazetaria eta dokumentalgilea.
- Abuztuaren 29a – Thierry Biscary, baxenafar abeslari eta txalapartaria.
Iraila
- Irailaren 1a – Takashi Fukunishi, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 2a – Momodu Mutairu, nigeriar futbolari ohia.
- Irailaren 4a – Ivan Massagué, kataluniar aktorea.
- Irailaren 5a – Tatiana Gutsu, ukrainar gimnasta ohia.
- Irailaren 5a – Carice van Houten, herbeheretar aktorea.
- Irailaren 6a – Naomie Harris, ingeles aktorea.
- Irailaren 6a – Jon Ander Lopez Maquiera, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- Irailaren 8a – Marcela Topor, errumaniar kazetaria, Carles Puigdemonten emaztea.
- Irailaren 9a – Jose Maria Goenaga, euskal zinemagilea.
- Irailaren 9a – Hanno Möttölä, finlandiar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 9a – Gorka Orive, Farmazian doktorea, ikerlaria eta unibertsitate irakaslea.
- Irailaren 12a – Maciej Żurawski, poloniar futbolari ohia.
- Irailaren 14a – Arturo Igoroin, Sivori, arabar futbolaria.
- Irailaren 15a – Roberto Martinez Ripodas, Tiko, nafar futbolari ohia.
- Irailaren 16a – Elina Garanca, letoniar mezzosopranoa.
- Irailaren 16a – Mónica Carrillo, espainiar kazetaria eta idazlea.
- Irailaren 16a – Jonathan Page, estatubatuar errepideko eta ziklo-krosseko txirrindularia.
- Irailaren 16a – Leire Pajín, Donostian jaiotako espainiar politikaria.
- Irailaren 18a – Joana Mendiboure Garaiar, lapurtar euskalzale eta kulturzalea.
- Irailaren 18a – Denis Ménochet, frantziar aktorea.
- Irailaren 19a – Joli Pascualena, nafar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 20a – Gorka Soria, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 22a – Ronaldo, brasildar futbolaria.
- Irailaren 24a – Reneé Acosta, mexikar poeta, filosofoa eta saiakeragilea.
- Irailaren 24a – Mikel Artetxe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Irailaren 25a – Aitziber Makatzaga, gipuzkoar bolaria.
- Irailaren 26a – Michael Ballack, alemaniar futbolari ohia.
- Irailaren 27a – Francesco Totti, italiar futbolaria.
- Irailaren 29a - Óscar Sevilla, espainiar txirrindularia.
- Irailaren 29a – Andrii Xevtxenko, ukrainar futbolari ohi eta politikaria.
Urria
- Urriaren 3a – Seann William Scott, estatubatuar aktore, komediante eta ekoizlea.
- Urriaren 4a – Vito Rogado, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 4a – Alicia Silverstone, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 4a – Ueli Steck, suitzar alpinista (h. 2017).
- Urriaren 5a – Ramzan Kadirov, Txetxeniako presidentea.
- Urriaren 7a – Edwin Congo, kolonbiar-espainiar futbolari ohia eta telebistako kirol tertuliakidea.
- Urriaren 11 – Emily Deschanel, telesailetako estatubatuar aktorea.
- Urriaren 11 – Salman Khan, estatubatuar hezitzaile eta enpresaria, Khan Academy doako onlineko hezkuntza-plataformaren sortzailea.
- Urriaren 12a – Kajsa Bergqvist, suediar atleta, altuera jauzian aditua.
- Urriaren 14a – Ben Pridmore, britainiar kontulari eta mnemonista.
- Urriaren 15a – Iñigo Pascual, nafar pilotari ohi eta politikaria.
- Urriaren 16a – Jon Ander Izkoa, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 17a – Sebastián Abreu, uruguaiar futbolaria.
- Urriaren 17a – Desirée Ndjambo, espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- Urriaren 18a – Trinidad Lucea Ferrer, nafar idazlea.
- Urriaren 19a – Joseph Duplantier, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldeko kidea.
- Urriaren 19a – Xabi Fernández, euskal herritar kirolaria, Iker Martinez de Lizarduirekin batera belako 49er klaseko txapeldun olinpikoa.
- Urriaren 20a – Petr Dlask, txekiar ziklokros txirrindulari ohia.
- Urriaren 20a – Dan Fogler, estatubatuar aktore eta umorista.
- Urriaren 23a – Ryan Reynolds, kanadar-estatubatuar aktorea.
- Urriaren 28a – Kenji Uematsu, bizkaitar judoka.
- Urriaren 29a – Xu Yuhua, txinatar xake jokalaria.
- Urriaren 31 – Piper Perabo, estatubatuar aktorea.
Azaroa
- Azaroaren 1a – Macarena Gelman, uruguaitar giza eskubideen aldeko ekintzaile eta politikaria.
- Azaroaren 1a – Xabier Silveira, nafar bertsolaria, zazpi aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketaren irabazle.
- Azaroaren 3a – Agnès Busquets, kataluniar aktore eta idazlea.
- Azaroaren 3a – Irakoitz Etxeberria, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- Azaroaren 5a – Raúl Cimas, espainiar aktore eta umorista.
- Azaroaren 6a – Saúl Cepeda, gipuzkoar kazetari, idazle eta gourmanda.
- Azaroaren 6a – Lluvia Rojo, espainiar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 12a – Karmele Artetxe, bizkaitar historialaria, EHUko irakaslea eta UEUko zuzendari ohia.
- Azaroaren 15a – Christian Andreu, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldekoa.
- Azaroaren 15a – Iker Begoña, bizkaitar futbolari ohia.
- Azaroaren 15a – Virginie Ledoyen, frantziar modelo eta aktorea.
- Azaroaren 16a – Estibaliz Gabilondo, euskal aktore eta kazetaria.
- Azaroaren 16a – Kazuhiro Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 17a – Brian T. Delaney, estatubatuar bikoiztaile eta umorista.
- Azaroaren 19a – Ilze Jaunalksne, letoniar kazetaria eta idazlea.
- Azaroaren 20a – Atsushi Yoneyama, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 21a – Yaël Nazé, belgikar astrofisikaria eta ikertzailea.
- Azaroaren 22a – Regina Halmich, alemaniar boxeolaria eta kickboxingeko borrokalaria.
- Azaroaren 22a – Fernando Velázquez, bizkaitar musikagile eta orkestra zuzendaria.
- Azaroaren 23a – Takayuki Chano, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 24a – Maider Zabalegi, gipuzkoar abeslari eta konpositorea, Alaitz eta Maider bikoteko kidea.
- Azaroaren 26a – Maialen Lujanbio, gipuzkoar bertsolaria, bi aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusiaren irabazle eta txapel hau lortu duen lehen emakumea.
- Azaroaren 28a – Juana Acosta, hispano-kolonbiar zinema, antzerki eta telebistako aktorea.
- Azaroaren 28a – Aitor Ocio, arabar futbolari ohia.
- Azaroaren 29a – Chadwick Boseman, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea (h. 2020).
- Azaroaren 29a – Anna Faris, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 29a – Inés Santé Riveira, galiziar irakasle, asmatzaile eta ikertzailea.
- Azaroaren 30a – Eneko Llanos, gasteiztar triatleta.
Abendua
- Abenduaren 1a – Pablo Chiapella, espainiar aktorea.
- Abenduaren 7a – Martina Klein, argentinar modelo, telebista aurkezle eta umorista.
- Abenduaren 8a – Dominic Monaghan, ingeles aktorea.
- Abenduaren 8a – Camille Raymond, frantziar aktorea.
- Abenduaren 11 – László Bodrogi, hungariar-frantziar txirrindularia.
- Abenduaren 14a – Santi Ezquerro, errioxar futbolari ohia.
- Abenduaren 14a – Peter Gade, danimarkar badminton-jokalaria, historiako badminton-jokalariarrakastsuenetakoa.
- Abenduaren 15a – Iosu Iglesias, bizkaitar futbolari ohia
- Abenduaren 22a – Itsaso Bengoetxea, bizkaitar medikua.
- Abenduaren 24a – Iñaki Esain, nafar pilotari ohia.
- Abenduaren 24a – Iker Lastra, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 26a – Aitor Sarriegi, gipuzkoar bertsolaria, gai-jartzailea eta eragilea.
- Abenduaren 27a – Asier Antona, bizkaitar politikaria.
- Abenduaren 27a – Montxu Miranda, bizkaitar atleta, pertika jauzian aditua.
- Abenduaren 29a – Kate Ford, ingeles aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Ainara Legardon, bizkaitar abeslaria eta musikaria.
- Alberto Alonso Martín, gipuzkoar sindikalista, historialaria eta PSE-EEko politikaria.
- Alizia Iribarren, AEK-ko irakaslea eta pertsona helduak Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko koordinatzaile nagusia.
- Andoni Mutiloa, gipuzkoar kazetari eta antzezlea.
- Arantza Ruiz, bizkaitar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Arkaitz Miner, gipuzkoar musikaria.
- Beñat Gaztelurrutia, bizkaitar bertsolaria.
- Birkite Alonso, arabar abeslaria.
- Diego Garate, bizkaitar arkeologoa, labar-artean espezializatua.
- Eneko Abasolo, Abarkas, bizkaitar bertsolaria.
- Eneko Aizpurua, gipuzkoar euskal idazlea eta itzultzailea.
- Esther Apraiz, Derioko alkatea eta EUDELeko presidentea.
- Esther Cruz, murtziar-gipuzkoar eskalatzailea, Euskal Herrian txapelketa gehien irabazitakoen artekoa.
- Ibon Cabo, bizkaitar politikaria eta Euskadiko Federazioko areto futboleko batzordearen presidentea.
- Ibon Martín, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Igor Arzuaga, arabar musikari eta bakarlaria.
- Iker Álvarez, gipuzkoar zinema-zuzendaria.
- Iñigo Roque, euskal itzultzailea.
- Ion Fiz, gipuzkoar moda diseinatzailea.
- Irantzu Mendia Azkue, arabar irakasle, ikerlaria eta ekintzailea.
- Itziar Alduntzin, nafar aurkezle eta irrati-esataria.
- Iván Giménez, nafar kazetari eta sindikalista.
- Jaione Arregi Urizar, bizkaitar itzultzailea eta interpretea.
- Joseba Rios, bizkaitar arkeologo eta historiaurrelaria.
- Josu Elberdin, gipuzkoar musikaria.
- Josu Zabala Salegi, Basajaun, iruindar ETAkidea (h. 1997).
- Larraitz Ugarte, gipuzkoar legelaria, politikaria, unibertsitateko irakaslea eta aktibista.
- Leire Pinedo, bizkaitar ekonomialari eta politikaria.
- Maider Garcia de Bikuña, arabar sexologoa eta politikaria.
- Maider Morras Azpiazu, gipuzkoar abokatua, Unibertsitateko irakaslea eta politikaria.
- Maider Oleaga, bizkaitar dokumental-zuzendaria eta gidoilaria.
- Maria Mentxaka, bizkaitar kirol argazkilaria da eta tiro olinplikoko txapelduna.
- Merche Oses Urricelqui, nafar irakaslea, historian doktorea.
- Mikel Mendibil, nafar ilustratzaile eta diseinatzailea.
- Nagore Aranburu, gipuzkoar aktore eta gidoilaria.
- Naroa Iturri, gipuzkoar kazetaria.
- Natalia Astrain, nafar futbol-entrenatzailea.
- Nerea Arrien, bizkaitar idazlea.
- Oihana Lekuona Rekalde, gipuzkoar abeslaria eta antzezlea.
- Óscar Hernández, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- Richard Sahagún, bizkaitar aktorea.
- Sonia Pérez Ezquerra, bizkaitar politikaria.
- Xabier Legarreta, Arano, nafar bertsolaria.
- Xabier Sukia, gipuzkoar bertsolaria, bertso-irakaslea, irrati-esataria eta telebista-aurkezlea.
- Raul Perez Martinez, euskal kazetaria.
- Andrew Ng, estatubatuar informatikaria, adimen artifizialean aditua.
- Apolline Traoré, burkinafasoar zinemagilea.
- Erwan Bouroullec, bretainiar diseinatzailea.
- Cristina Aranda, espainiar hizkuntzalaria eta irakaslea, adimen artifizialean aditua.
- Donal Ryan, irlandar idazlea.
- Jorge Carrión, gaztelaniazko kataluniar idazlea.
- Kalpona Akter, giza eskubideen aldeko bangladeshtar ekintzailea, Bangladesh Center for Worker Solidarity (BCWS)ko zuzendari exekutiboa.
- María Oruña, espainiar abokatua, eleberrigilea eta zutabegilea.
- Sara Mesa, espainiar idazlea eta poeta.
- Sara Morante, espainiar ilustratzailea.
- Víctor García León, espainiar zinema zuzendari, aktore eta gidoigilea.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 5a – John A. Costello, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1891).
- Urtarrilaren 5a – Georges Migot, frantziar musikagilea, idazlea eta margolaria (j. 1891).
- Urtarrilaren 6a – Óscar Esplá, espainiar musikagilea (j. 1886).
- Urtarrilaren 8a – Zhou Enlai, Txinako Herri Errepublikako gobernuburua (j. 1898).
- Urtarrilaren 8a – Pierre Jean Jouve, frantziar poeta, eleberrigilea eta kritikaria (j. 1887).
- Urtarrilaren 10a – Pedro Ispizua, Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa (j. 1895).
- Urtarrilaren 12a – Agatha Christie, 66 misterio- eta hilketa-eleberriren ingeles idazlea (j. 1890).
- Urtarrilaren 14a – Abdul Razak Hussein, Malaysiako lehen ministroa (j. 1922).
- Urtarrilaren 17a – Juan Martínez Gutiérrez, Bilbon jaiotako Txiletar arkitektoa (j. 1901).
- Urtarrilaren 23a – Paul Robeson, estatubatuar abeslari, antzezle eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1898).
- Urtarrilaren 24a – Juan José Pradera, gipuzkoar kazetari eta diplomazialaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 25a – Alejandro Larrakoetxea, bizkaitar idazlea (j. 1892).
- Urtarrilaren 28a – Marcel Broodthaers, belgikar olerkari, zinemagile eta artista (j. 1924).
- Urtarrilaren 30a – Arnold Gehlen, alemaniar antropologo eta soziologoa (j. 1904).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Werner Heisenberg, alemaniar fisikaria, 1932ko Fisikako Nobel Saria (j. 1901).
- Otsailaren 1a – Benito Loigorri, gipuzkoar ingeniari eta hegazkinlaria, euskal hegazkinlaritzaren aitzindarietako bat (j. 1885).
- Otsailaren 1a – George Whipple, estatubatuar medikua, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1878).
- Otsailaren 11 – Lee J. Cobb, estatubatuar aktorea (j. 1911).
- Otsailaren 12a – Sal Mineo, estatubatuar aktorea (j. 1939).
- Otsailaren 13a – Murtala Mohammed, Nigeriako presidentea (j. 1938).
- Otsailaren 13a – Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (j. 1898).
- Otsailaren 15a – Vasili Xulgin, Ukrainan jaiotako errusiar identifikazioko politikari, filosofo eta kazetari kontserbakorra (j. 1878).
- Otsailaren 17a – Clementina Arderiu i Voltas, katalan poeta (j. 1889).
- Otsailaren 20a – René Cassin, euskal zuzenbide irakaslea, 1968ko Bakearen Nobel Saria (j. 1887).
- Otsailaren 25a – Eustakia Altzola, bizkaitar lekaimea (j. 1899).
Martxoa
- Martxoaren 4a – Antonio Iturmendi, euskal herritar politikari karlista (j. 1903).
- Martxoaren 4a – Walter Schottky, alemaniar fisikaria (j. 1886).
- Martxoaren 12a – Antonio Ortiz Alonso, bizkaitar futbolaria (j. 1917).
- Martxoaren 16a – Isidoro Fagoaga, nafar opera-abeslaria eta idazlea (j. 1893).
- Martxoaren 17a – Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (j. 1906).
- Martxoaren 19a – Paul Kossoff, ingeles gitarra-jotzailea, Free taldeko kidea (j. 1950).
- Martxoaren 24a – Bernard Montgomery, ingeles ofiziala (j. 1887).
- Martxoaren 24a – E. H. Shepard, ingeles artista eta liburuen ilustratzailea (j. 1879).
- Martxoaren 25a – Josef Albers, alemaniar artista eta irakaslea (j. 1888).
- Martxoaren 29a – Margarita Fofanova, errusiar militante boltxebikea (j. 1883).
- Martxoaren 31 – Paul Strand, estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (j. 1890).
Apirila
- Apirilaren 1a – Max Ernst, alemaniar artista (j. 1891).
- Apirilaren 1a – Roger Rivière, frantziar txirrindularia (j. 1936).
- Apirilaren 5a – Howard Hughes, munduko gizon aberatsenetakoa, ingeniari autodidakta, pilotu, zinemagile, zinema-ekoizle eta industria-gizona (j. 1905).
- Apirilaren 6a – Oriol Solé Sugranyes, kataluniar ekintzaile anarkista eta autonomoa, Segoviako ihesean Guardia Zibilak tiroz hila (j. 1948).
- Apirilaren 8a – Angel Berazadi, gipuzkoar enpresaburua, 20 egunez bahituta eduki ondoren ETAk eraila (j. 1918).
- Apirilaren 10a – Ramón Otero Pedrayo, galiziar idazle eta politikaria (j. 1888).
- Apirilaren 11 – Félix Valdés, bizkaintar enpresaburua, bankaria eta arte-bildumagilea (j. 1895).
- Apirilaren 13a – Esteban Arrizabalo, Deva, gipuzkoar futbolaria (j. 1910).
- Apirilaren 14a – Louis Dassance, euskal idazlea eta euskaltzaina (j. 1888).
- Apirilaren 17a – Henrik Dam, daniar biokimikari eta fisiologoa, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- Apirilaren 23a – José Antonio Elola-Olaso, gipuzkoar politikari falangista (j. 1909).
- Apirilaren 23a – Renata Viganò, italiar idazle, poeta eta partisanoa (j. 1900).
- Apirilaren 24a – Mark Tobey, estatubatuar margolaria (j. 1890).
- Apirilaren 25a – Carol Reed, ingeles zinema zuzendaria (j. 1906).
Maiatza
- Maiatzaren 3a – Mariano Iurrita, gipuzkoar futbolaria (j. 1904).
- Maiatzaren 6a – Sixta Barrenetxea, Galdakaoko Bengoetxe auzo-eskolako irakaslea (j. 1893).
- Maiatzaren 9a – Ulrike Meinhof, Alemaniako ezker erradikaleko militantea, Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat (j. 1934).
- Maiatzaren 11 – Alvar Aalto, finlandiar arkitekto eta altzari diseinatzailea (j. 1898).
- Maiatzaren 21a – Juan Manuel Santisteban, kantabriar txirrindularia (j. 1944).
- Maiatzaren 22a – Oscar Bonavena, pisu astunetako argentinar boxeolaria (j. 1942).
- Maiatzaren 26a – Martin Heidegger, alemaniar filosofoa (j. 1889).
- Maiatzaren 31 – Jacques Monod, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1910).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Juan José Torres, Boliviako presidentea (j. 1920).
- Ekainaren 3a – Viggo Kampmann, Danimarkako lehen ministroa (j. 1910).
- Ekainaren 5a – María Ruanova, argentinar dantzari, koreografo, irakasle eta baleteko maistra (j. 1912).
- Ekainaren 10a – Marguerite Laugier, frantziar astronomoa (j. 1896).
- Ekainaren 10a – Adolph Zukor, Estatu Batuetako zinema-produktorea (j. 1873).
- Ekainaren 23a – Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (j. 1883).
Uztaila
- Uztailaren 6a – Zhu De, txinatar militarra eta politikaria (j. 1886).
- Uztailaren 7a – Gustav Heinemann, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1899).
- Uztailaren 9a – Norma Mentxaka, Santurtziar emakumea, ultraeskuindar batek kalean tiroz eraila (j. 1932).
- Uztailaren 11 – Eric Baker, britainiar aktibista bakezalea, Amnistia Internazionalaren sortzailetariko bat (j. 1920).
- Uztailaren 13a – Jesús Rubio, nafar legelaria eta politikari falangista (j. 1908).
- Uztailaren 23an desagertua – Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, gipuzkoar ETAkidea (j. 1950)
- Uztailaren 24a – Paul Morand, frantziar diplomazialari eta idazlea (j. 1888).
- Uztailaren 30a – Rudolf Bultmann, alemaniar teologo protestantea (j. 1884).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Fritz Lang, austriar-alemanir zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea (j. 1890).
- Abuztuaren 3a – Olimpio Bizzi, italiar txirrindularia (j. 1916).
- Abuztuaren 3a – Luis Olariaga Puiana, arabar ekonomialaria (j. 1885).
- Abuztuaren 9a – José Lezama Lima, kubatar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (j. 1910).
- Abuztuaren 10a – Karl Schmidt-Rottluff, alemaniar margolari espresionista eta marrazkilaria, Die Brücke artista taldearen lau sortzaileetako bat (j. 1884).
- Abuztuaren 15 – María Sánchez Arbós, espainiar maistra eta pedagogoa (j. 1889).
- Abuztuaren 22a – Juscelino Kubitschek de Oliveira, Brasilgo presidentea (j. 1902).
- Abuztuaren 25a – Eyvind Johnson, suediar eleberrigilea, 1974ko Literaturako Nobel Saria (j. 1900).
- Abuztuaren 28a – Juan Ibarrola, arabar guardia zibila (j. 1900).
Iraila
- Irailaren 9a – Eduarda Lapa, portugaldar margolaria eta pintura-irakaslea (j. 1895).
- Irailaren 9a – Mao Zedong, Txinako Herri Errepublikako presidentea (j. 1893).
- Irailaren 10a – Dalton Trumbo, estatubatuar idazlea, gidoigilea eta zinemagilea (j. 1905).
- Irailaren 15a – Vicente Cobreros, gipuzkoar pintore eta arte-kritikaria (j. 1898).
- Irailaren 16a – Bertha Lutz, naturalista, zoologoa, irakaslea eta Brasilgo feminismoaren aitzindaria (j. 1894).
- Irailaren 21a – Benjamin Graham, britainiar inbertsorea, irakaslea eta idazlea (j. 1894).
- Irailaren 21a – Orlando Letelier, txiletar politikari, ekonomialari eta enbaxadorea (j. 1932).
- Irailaren 22a – Manuel Prats, Pachuco, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1902).
- Irailaren 26a – Leopold Ružička, kroaziar kimikaria, 1939ko Kimikako Nobel Saria (j. 1887).
Urria
- Urriaren 2a – Tomás López Sellés, nafar etnologoa, monumentu megalitikoetan aditua (j. 1906).
- Urriaren 3a – Émile Benveniste, frantziar hizkuntzalaria (j. 1902).
- Urriaren 4a – Juan Maria Araluze, bizkaitar notario eta politikaria, ETA militarrak eraila (j. 1917).
- Urriaren 5a – Lars Onsager, estatubatuar kimikaria, 1968ko Kimikako Nobel Saria (j. 1903).
- Urriaren 14a – Edith Evans, britainiar aktorea, ibilbide luze eta oparoduna (j. 1888).
- Urriaren 17a – Enrique Soladrero, bizkaitar futbolaria (j. 1913).
- Urriaren 18a – Pedro Sanjuan, gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria (j. 1886).
- Urriaren 21a – Mercedes Pinto, espainiar-mexikar idazlea (j. 1889).
- Urriaren 22a – Edward Burra, ingeles margolari, marrazkilari eta grabatzailea (j. 1905).
- Urriaren 25a – Raymond Queneau, frantziar idazlea (j. 1903).
- Urriaren 30a – Teodora Zuloaga, espainiar zeramikaria (j. 1886).
- Urriaren 31 – Eileen Gray, irlandar arkitekto, artista eta altzari diseinatzailea, arkitektura modernoaren aitzindarietako bat (j. 1878).
Azaroa
- Azaroaren 7a – Fernando Aire Etxart, Xalbador, baxenafar bertsolaria eta artzaina (j. 1920).
- Azaroaren 8a – Carlos Fonseca, nikaraguar irakaslea, politikaria eta iraultzailea, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistaren (FSLN) sortzailea (j. 1936).
- Azaroaren 10a – Félix Burriel, aragoiar eskultorea (j. 1888).
- Azaroaren 11 – Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea (j. 1898).
- Azaroaren 12a – Walter Piston, estatubatuar musikagilea (j. 1894).
- Azaroaren 15a – Maurice Champreux, frantziar zinema zuzendaria (j. 1893).
- Azaroaren 15a – Jean Gabin, frantziar antzezlea (j. 1904).
- Azaroaren 16a – Antonio Arrue, euskal idazlea (j. 1903).
- Azaroaren 18a – Alvaro de Orriols, kataluniar idazlea (j. 1894).
- Azaroaren 18a – Man Ray, estatubatuar artista modernista (j. 1890).
- Azaroaren 18a – Marisa Roesset Velasco, espainiar margolari figuratiboa eta irudigilea (j. 1904).
- Azaroaren 19a – Elisa Bachofen, argentinar ingeniaria, Hego Amerikan Ingeniaritza zibilean diplomatutako lehen emakumea (j. 1891).
- Azaroaren 20a – Trofim Lisenko, sobietar agronomoa, lisenkoismo sasi zientzia kanpaina zuzendu zuena (j. 1898).
- Azaroaren 23a – André Malraux, frantziar idazle eta politikaria (j. 1901).
- Azaroaren 25a – Fernando María Castiella, bilbotar abokatu eta politikaria (j. 1907).
- Azaroaren 28a – Rosalind Russell, estatubatuar aktorea (j. 1907).
- Azaroaren 29a – Jose Maria Arizmendiarrieta, Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatibaren sortzailea (j. 1915).
Abendua
- Abenduaren 4a – Benjamin Britten, ingeles musikagilea (j. 1913).
- Abenduaren 6a – Jalón Ángel, nafar argazkilaria (j. 1898).
- Abenduaren 6a – Antonio Ferrer Bolart, bizkaitar espeleologoa (j. 1900).
- Abenduaren 6a – João Goulart, Brasilgo 24. presidentea (j. 1918).
- Abenduaren 10a – Jesus Ariño Maruri, Zallako alkatea (j. 1900).
- Abenduaren 10a – Harold F. Dodge, kalitatearen kontrol estatistikoaren aitzindaria (j. 1893).
- Abenduaren 15a – Grégoire Kayibanda, Ruandako lehen presidente hautatua (j. 1924).
- Abenduaren 19a – Giuseppe Caselli, italiar margolaria (j. 1893).
- Abenduaren 24a – Mikel Arozamena, nafar bertsolaria (j. 1930).
- Abenduaren 28a – Manuel Aldai, gipuzkoar mediku eta futbolaria (j. 1917).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Maiatza – Antonia Anaut, Izaba udalerrian bertako euskararen (Erronkarieraren) azken hiztuna (j. 1888).
- Antonio Elortza Muxika, kirolen -bereziki txirrindularitzaren- gipuzkoar sustatzailea (j. 1911).
- Emilia Elias Herrando, espainiar maistra eta pedagogoa (j. 1898).
- Enrique Abril, gipuzkoar palaria (j. 1908).
- Maria Majoral, Vansa haraneko trementinairea (j. 1887).
- Sebastian Sasiain, Paraguaira lanera joandako gipuzkoar nekazaria, batiburrillo jakiaren eta siriki edariaren sortzailea (j. c. 1900).
- Yukio Goto, japoniar futbolaria.
- Fisika: Burton Richter eta Samuel Chao Chung Ting.
- Kimika: William Nunn Lipscomb
- Literatura: Saul Bellow
- Medikuntza: Baruch S. Blumberg eta D. Carleton Gajdusek
- Ekonomia: Milton Friedman
- Bakea: Betty Williams eta Mairead Corrigan
Kanpo estekak
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|