(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Arrosa - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Arrosa

Koordenatuak: 43°14′17″N 1°18′48″W / 43.2381°N 1.3133°W / 43.2381; -1.3133
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrosa (argipena)».
Arrosa
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Done Martin elizako eta hilherriko ikuspegia

Bandera


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Saint-Martin-d'Arrossa
Auzapeza
(1995-2026)
Beñat Arrabit
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea64780
INSEE kodea64490
Herritarraarrosatar
Kokapena
Koordenatuak43°14′17″N 1°18′48″W / 43.2381°N 1.3133°W / 43.2381; -1.3133
Azalera18,43 km2
Garaiera100-810 metro
Distantzia12,7 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria538 (2018:  5)
Dentsitatea28,38 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 29,92
Ugalkortasuna[1]‰ 61,75
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,15 (2011)
Desberdintasuna[1]% 13,46 (2011)
Langabezia[1]% 8,26 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 54,75 (2010)
Erabilera% 22,39 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1923ko uztailaren 2a (independentzia)


Arrosa[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 12,7 kilometrora. Altuera 100 eta 810 metro artekoa da, eta 18,43 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 538 biztanle zituen.

Bertako biztanleak arrosatarrak dira.

Arrosa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

Arrosa izena Arlausa edo Erlausa izenetatik heldu da, hain segur. Horiek Eiharze auzoaldeko bi etxe ziren, Erdi Aroan. XIII. mendetik goiti aipatuak dira[7].

Frantses eta okzitanierazko izenak, Baigorri edo Donamartiri bezalako beste kasu batzuetan, tokiko santuaren (kasu honetan, Done Martin) eta euskal izen tradizionalaren (kasu honetan, Arrosa) elkartzetik dator.

Arrosa Ortzaizeko ibarran dago.

    Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 27.0 30.0 32.6 35.0 40.0 41.0 42.0 39.2 34.0 27.0 26.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.9 12.9 15.6 17.1 20.8 23.7 25.9 26.2 24.4 20.5 15.2 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.5 8.0 10.3 11.7 15.2 18.2 20.3 20.5 18.3 15.3 10.6 8.3 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.2 5.0 6.4 9.7 12.7 14.7 14.8 12.3 10.1 6.0 4.0 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -15.4 -10.5 -9.5 -3.2 -0.2 2.8 5.8 4.0 2.0 -2.5 -8.5 -9.8 -15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 146.0 129.8 124.7 139.3 106.9 77.0 65.6 76.1 92.5 112.1 164.8 153.4 1398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 96.7 115.5 128.9 78.8 70.1 66.2 103.2 80.3 69.3 88.1 124.1 110.2 128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[8]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Landaburua
  • Etxabe
  • Iribarne
  • Alhahiri
  • Eihartze
  • Lantikoenea
  • Pelenea
  • Erdikoborda
  • Atherexenea
  • Aroztegia

Arrosa Ortzaize udalerriko kide izan zen 1923ko uztailaren 2ra arte.[9]

1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2008 2013 2018
972 894 772 735 690 695 625 511 479 415 442 462 465 468 523 538
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ingurumen-politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Herriko Etxeko hauteskundeetan, gehiengoa lortu zuen zerrendak Biziren metamorfosi ekologikoaren aldeko Ituna sinatu zuen, azken honekin sinatzaileek mugikortasunaren, elikaduraren, etxebizitzaren, energiaren eta tokiko eta zirkularra den ekonomiaren arloko trantsizioaren alde jarduteko engaiamendua hartzen dute. 2021eko jarraipen-txostenaren ondotik, Herriko Etxeari 4tik 0ko[10] metamorfosi puntuazioa eman zitzaion eta 2023ko kargualdi-erdiko txostenean, puntuazioa 4tik 0,5ekoa[11]  izan zen.

Erakunde publikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilaren 1era arte, Arrosa Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[12]

Euskal Hirigune Elkargoaren esku dago Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, linea batek eskaintzen du zerbitzua.[13]

Gainera, Baiona-Donibane Garazi burdinbideak zerbitzua ematen du Arrosa udalerriri, Txik Txaken 54. linearen bidez.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ortzaizeko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Aldude ibarretan hitz egiten zena.[14]

Koldo Zuazok, 2010ean, Arrosak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[15]

Arrosatar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /aʁos̺a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. (Okzitanieraz) Benoit. «Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador» Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  5. a b (Frantsesez) Raymond, Paul. (1863). Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées. Impr. impériale (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  6. «Arrosa - Udalerriko albistea» cassini.ehess.fr (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  7. «Herriaren historia» Saint-Martin d'Arrossa (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  8. Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  9. (Frantsesez) «1923ko uztailaren 2ko legea» Gallica 1923-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  10. «Ipar Euskal Herria, metamorfosi ekologikoaren 0 fasean da: 2021eko txostenaren emaitzak»
  11. Kargualdi-erdiko egoera ekologikoa: Bizik ekintza egituratzaileen aldeko deia egiten du
  12. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  13. (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
  14. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  15. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]