Richard Willstätter
Itxura
Richard Martin Willstätter (Karlsruhe, Alemaniar Inperioa, 1872ko abuztuaren 13a - Muralto, Locarno, Suitza, 1942ko abuztuaren 3a) alemaniar kimikaria izen zen.
Munichen, Zurichen eta Berlinen irakasle izan zen. Kimika organikoko lanetan jardun zuen, batez ere; landareen klorofilari eta pigmentuei buruzko ikerketak egin zituen. Alkaloideen egitura eta klorofilaren osaera kimikoa zehaztu zituen, eta klorofilaren eta hematinaren egituren arteko antzekotasuna frogatu zuen; klorofilak fotosintesian duen eginkizuna eta landareek karbono dioxidoa nola hartzen duten azaldu zuen. 1915ean Kimikako Nobel Saria eman zioten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]