Anis-klitozibe berde
Anis-klitozibe berdea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clitocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clitocybe odora P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus odorus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Anis-klitozibe berdea (Clitocybe odora) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendagarria sukaldaritzarako, zapore bizia baitu.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Ez oso mamitsua, 3 eta 7 cm arteko diametrokoa. Lehenengo kanpai itxurakoa da, gero ganbila eta ondoren laua eta erdian hondoratua, ertz izurtuarekin. Berde-grisaxka kolorekoa edo urdin-berdexka, zahartzean koloregabetu egiten da.
Orriak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, ez oso estu, gris-berdexka zurbil kolorekoak, kapelaren kolorea baino argiagoa.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren kolore berekoa edo zertxobait zurbilagoa. 4 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, zilindrikoa, haritsua eta leuna. Oinarrian mizelioaren hondarrak ikus daitezke maiz.
Haragia: Zurixka edo zertxobait berdexka, zapore gozokoa eta anis usain handikoa.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Odora epitetoa latinetik dator, usaintsua esan nahi duen "odorus" hitzetik. Bere lurrin eta usain sendoagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso aromatikoa, baina ez oso preziatua. Onak dira 2 edo 3 ale arrautza nahaskian beste perretxiko batzuekin nahasteko.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso bereizgarria da bere anis usain handia. Kolore argiko aleak Clitocybe suaveolens delakoarekin nahas daitezke, hau txikiagoa da, ertza pixka bat ildaskatua du eta anisaren usaina ere badu.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenean ohikoa da koniferoetan eta hostozabaletan, baina ez da oso ugaria izaten.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Jamaika, Peru, Brasil, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 151 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 208 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 323 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 142 or. ISBN 84-282-0666-X..
- ↑ Clitocybe odora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1871. urtean deskribatutako onddoak
- Euskal Herriko onddoak
- Clitocybe
- Onddo jangarriak
- Kanadako onddoak
- Alaskako onddoak
- Ameriketako Estatu Batuetako onddoak
- Mexikoko onddoak
- Jamaikako onddoak
- Peruko onddoak
- Brasilgo onddoak
- Islandiako onddoak
- Europako onddoak
- Errusiako onddoak
- Japoniako onddoak
- Australiako onddoak
- Zeelanda Berriko onddoak
- Kaukasoko onddoak
- Hego Koreako onddoak
- Himalaiako eremuaren onddoak