Ziza laranja
Ziza laranja | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholoma |
Espeziea | Tricholoma aurantium Ricken, 1914 |
Ziza laranja (Tricholoma aurantium) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1]
Ez da jangarria, zapore mikatza duelako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa, lodia, ganbila eta gero zabaldu egiten da, ertza biribildua eta gero izurtua, oso likatsua da, eta muzilagoduna izatera iristen da eguraldi hezean eta kolore gorri-laranjatua, zuntzexkekin, erdian ilunagoa da.
Orriak: Libreak edo eskotatuak, zurixkak, gorriz zikintzen direnak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Besokoak osatzen dituzten maluta laranjatuekin eta eraztun faltsu batean amaitzen dira. Eraztunak oinaren goiko aldea eta gainerako zatia bereizten ditu, kolore gorri-laranjakoa.
Haragia: Zurixka da, baina oinean gorrixka da, batez ere oinarrian. Usain sendo eta desatsegina du, luzokerrarena edo irinarena eta zapore mikatza.[2]
Etimologia: Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Aurantium epitetoa bere kolore laranjagatik da.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jangarria izateko, zapore mikatzekoa da.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere usainagatik eta koloreagatik erraz ezagutzen den espeziea da. Zaila da nahastea Tricholoma focale, Tricholoma fracticum edo Tricholoma ustaloides delakoekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean, mendiko koniferoen basoetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Amerika, Asia, Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 294 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 349 or. ISBN 84-282-0540-6X(T. “). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 266 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 160 or. ISBN 84-282-0865-4..