Sareko
Sarekoa | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius collinitus Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus collinitus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sareko edo pinudietako mukisarea (Cortinarius collinitus) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da. Espezie hau Myxacium azpigenerokoa da, oina eta kapela likatsuak dituelako. Ezin da jan oso likatsua delako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, laranja-lehoi kolorekoa, likatsua, hasieran kanpai formakoa, gero laua.
Orriak: Hasieran biolazeoak, gero kanela kolorekoak.
Hanka: 5-10 x 0,8-1,5 cm-koa, gortinaren azpian tindu lila du. Oso likatsua.
Haragia: Nahiko lodia, hori argi kolorekoa, usain gutxikoa, zapore gozo samarrekoa, baina ez atsegina.[1]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Collinitus epitetoa "cóllino ungere" hitzetatik dator eta esan nahi du, koipetsua, patina koipetsu batez estalita. Likatsua delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cortinarius trivialis delakoarekin, honek tonu morexkako orriak ditu eta hankan ondo ikusten diren eraztun zentrokideekin eta muzilagodunekin. Cortinarius mucifluus delakoarekin ere bai, hau sendoagoa da eta gortina gutxiago du.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean izeien azpian.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Ipar Amerika, Japonia, Australia, Errusia, Taiwan eta Himalaiako eremua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 207 or. ISBN 84-7173-211-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 202 or. ISBN 84-282-0865-4..