(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Jiangxi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jiangxi

Koordenatuak: 27°18′N 116°00′E / 27.3°N 116°E / 27.3; 116
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jiangxi (江西えにし)
Jiāngxī Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala江西えにししょう
ISO 3166-2CN-JX
HiriburuaNanchang
GobernuburuaYi Lianhong (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak27°18′N 116°00′E / 27.3°N 116°E / 27.3; 116
Azalera166,900 km²
MugakideakHubei, Anhui, Zhejiang, Fujian, Guangdong eta Hunan
Punturik altuenaMount Huanggang (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria45.188.635 (2020ko azaroaren 1a)
621.160 (2010)
Dentsitatea257 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaWu Xinxiong
EtniakHan %99,7
She %0,2
Besteak %0,1
Ordu eremuaUTC+08:00
www.jiangxi.gov.cn

Jiangxi (江西えにし txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 166.900 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 42.840.000 biztanle bizi ziren bertan.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lushan mendiaren ikuspegia.

Jiangxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Anhui probintziarekin iparraldean, Zhejiang probintziarekin ipar-ekialdean, Fujian probintziarekin ekialdean, Guangdong probintziarekin hegoaldean, Hunan probintziarekin mendebaldean, eta Hubei probintziarekin ipar-mendebaldean.

Yangtze ibaiak probintzia zeharkatzen du.

Jiangxi probintzia Mufu, Jiuling eta Luoxiao mendiek inguratzen dute mendebaldean, Huaiyu eta Wuyi mendiek ekialdean, eta Jiulian eta Dayu mendiek hegoaldean. Probintziaren hegoaldea, altuera ertaineko mendixkek osatzen dute, eta Jiangxiko punturik garaiena Wuyi mendietako Huanggang mendia da, Fujian probintziako mugatik gertu, itsasoaren mailatik 2.157 metrora.

Gan ibaiak probintziako ibairik garrantzitsuena da, Jiangxi hegoaldetik iparraldera zeharkatuz. Poyang lakuan sartzen da Jiangxin, probintziaren iparraldean.

Jiangxik klima azpitropikala dauka, urtarrileko batez besteko tenperatura 3 eta 9 gradu artekoa eta uztailekoa 27 eta 31 gradu bitartekoa da. Urteroko prezipitazioak, ugariagoak maiatzetik urrira bitartean, 1.200mm eta 1.900mm bitartean egon ohi dira.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
1 Nanchang みなみあきら Nánchāng Shì Prefektura mailako hiria
2 Fuzhou 抚州 Fǔzhōu Shì Prefektura mailako hiria
3 Ganzhou 赣州 Gànzhōu Shì Prefektura mailako hiria
4 Ji'an 吉安きちやす Jí'ān Shì Prefektura mailako hiria
5 Jingdezhen けいとく镇市 Jǐngdézhèn Shì Prefektura mailako hiria
6 Jiujiang きゅう Jiǔjiāng Shì Prefektura mailako hiria
7 Pingxiang 萍乡 Píngxiāng Shì Prefektura mailako hiria
8 Shangrao うえ饶市 Shàngráo Shì Prefektura mailako hiria
9 Xinyu しん余市よいち Xīnyú Shì Prefektura mailako hiria
10 Yichun むべ春市はるいち Yíchūn Shì Prefektura mailako hiria
11 Yingtan 鹰潭 Yīngtán Shì Prefektura mailako hiria

Jiangxi probintziako gobernadorea Wu Xinxiong da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Su Rong da.

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
JIANGXI
Ganzhou ZSGZ KOW Ganzhou Aireportua
Ji'an ZSJA JGS Ji'an Aireportua
Jingdezhen ZSJD JDZ Jingdezhen Aireportua
Jiujiang ZSJJ JIU Jiujiang Lushan Aireportua
Nanchang ZSCN KHN Nanchang Nazioarteko Aireportua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.