(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Hainan - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Hainan

Koordenatuak: 20°02′00″N 110°19′26″E / 20.03342°N 110.32398°E / 20.03342; 110.32398
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Hainan probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hainan (argipena)».
Hainan(安徽あんき)
Hǎinán Shěng
 Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Estatua Txina
Izen ofiziala海南かいなんしょう
ISO 3166-2CN-HI
HiriburuaHaikou
GobernuburuaŞen Şiaoming
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak20°02′00″N 110°19′26″E / 20.03342°N 110.32398°E / 20.03342; 110.32398
Azalera33,920 km²
MugakideakGuangxi, Guangdong, Filipinak, Vietnam, Indonesia, Brunei eta Malaysia
Punturik altuenaWuzhi Mountain (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria9.171.300 (2016)
8.671.518 (2010)
10.081.232 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2016)
Dentsitatea241 bizt/km²
Informazio gehigarria
GobernadoreaLuo Baoming
EtniakHan %83
Li %16
Miao %0,8
Ordu eremuaUTC+08:00
Matrikula
www.hainan.gov.cn

Hainan[1] (海南かいなん txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 139.400 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 64.610.000 biztanle bizi ziren bertan.

Hiriburua Haikou da

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrantza ontzi zaharrak eta etxebizitza dorre berriak Sanyan.

Hainan, uhartea den probintzia bakarra da, eta Txina hegoaldean dago Guangdongeko probintziatik (Leizhou penintsula) itsarte estu batek banatzen duelarik. Txinako probintziarik txikiena da, eta Deng Xiaopingek 1980ko hamarkadan izendatutako Gune Ekonomiko Berezietatik handiena.

Hainan uharteak Belgikaren antzeko azalera dauka, eta Txinako Herri Errepublikako uharterik handiena da, Taiwan probintzia kontutan hartzen ez bada. Hainan mendebaldean Tonkingo golkoa dago, eta probintziako punturik altuena Wuzhi mendia da, itsasoaren mailatik 1.876 metrora. Hainan uharte nagusitik hegoaldera beste berrehun bat uharte daude, eta Txinako Herri Errepublika eta Malasiak gatazka dute uharte horien gaineko kontrola bereganatu nahi dutelako.

Hainan probintziak klima azpitropikal hezea dauka, tenperatura epela da urte osoan zehar, baita neguan ere, eta prezipitazioak ugariak (2.000mm inguru jausten dira batez beste). Hainan probintzian Txinako Herri Errepublikako hondartzarik ezagunenetakoak daude, eta horien artean handiena Sanyako hondartza. Milaka turista txinatarren oporretarako lekua da Sanya.

1980ko hamarkadan Gune Ekonomiko Berezi izendatu zutenetik, probintziak garapen handia izan duen arren, egitasmoen emaitzak ez ziren Txinako Herri Errepublikako gobernuak uste izan zituenak, eta Shenzhen bezalako hiriek lortutako garapen eta hazkundetik urruti geratu da Hainan.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako probintzia gehienak ez bezala, Hainanek beste administratzio sistema bat darabil konderri eta barrutiak sailkatzeko eta horregatik prefektura mailako bi hiri, hamar konderri eta sei udalerrik osatzen dute.

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
1 Haikou うみこう Hǎikǒu Shì Prefektura mailako hiria
2 Sanya さん亚市 Sānyà Shì Prefektura mailako hiria
3 Wenchang ぶんあきら Wénchāng Shì Azpiprefektura mailako hiria
4 Qionghai 琼海 Qiónghǎi Shì Azpiprefektura mailako hiria
5 Wanning まん宁市 Wànníng Shì Azpiprefektura mailako hiria
6 Wuzhishan 五指ごしやま Wǔzhǐshān Shì Azpiprefektura mailako hiria
7 Dongfang 东方 Dōngfāng Shì Azpiprefektura mailako hiria
8 Danzhou 儋州 Dānzhōu Shì Azpiprefektura mailako konderria
9 Lingao 临高县 Língāo Xiàn Azpiprefektura mailako konderria
10 Chengmai きよし迈县 Chéngmài Xiàn Azpiprefektura mailako konderria
11 Ding'an じょうやす Dìng'ān Xiàn Azpiprefektura mailako konderria
12 Tunchang たむろあきら Túnchāng Xiàn Azpiprefektura mailako konderria
13 Changjiang Li Konderri Autonomoa 昌江まさえはじむぞく自治じち Chāngjiāng Lízú Zìzhìxiàn Azpiprefektura mailako konderri autonomoa
14 Baisha Li Konderri Autonomoa しろすなはじむぞく自治じち Báishā Lízú Zìzhìxiàn Azpiprefektura mailako konderri autonomoa
15 Qiongzhong Li eta Miao Konderri Autonomoa 琼中はじむぞくなえぞく自治じち Qióngzhōng Lízú Miáozú Zìzhìxiàn Azpiprefektura mailako konderri autonomoa
16 Lingshui Li Konderri Autonomoa りょうすいはじむぞく自治じち Língshuǐ Lízú Zìzhìxiàn Azpiprefektura mailako konderri autonomoa
17 Baoting Li eta Miao Konderri Autonomoa ていはじむぞくなえぞく自治じち Bǎotíng Lízú Miáozú Zìzhìxiàn Azpiprefektura mailako konderri autonomoa
18 Ledong Li Konderri Autonomoa 乐东はじむぞく自治じち Lèdōng Lízú Zìzhìxiàn Azpiprefektura mailako konderri autonomoa
19 Paracels, Spratlys, eta Zhongsha uharteak 海南かいなんしょう西にしすなぐん岛、南沙なんさぐん岛、ちゅうすなぐん岛办ごと Hǎinán shěng Xīshā Qúndǎo, Nánshā Qúndǎo, Zhōngshā Qúndǎo Bànshìchù

Hainan probintziako gobernadorea Luo Baoming da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Wei Liucheng da.

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
HAINAN
Haikou ZJHK HAK Haikou Meilan Nazioarteko Aireportua
Sanya ZGSY SYX Sanya Phoenix Nazioarteko Aireportua

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.