(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Kaizen - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Kaizen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaizen japonierazko ideograma pare batean idatzita.

Kaizen (japonierazko 改善かいぜん, "hobekuntza" terminotik) batez ere enpresan erabiltzen den kontzeptu bat da, Japonian sortua, etengabeko hobekuntza lortzeko jarduera eta metodoak biltzen dituena. Beste arlo batzuetan erabil daitekeen kontzeptua da, bizitza pertsonalean esaterako, nagusiki enpresako kalitatearen kudeaketa arlorako garatu bada ere.

Funtsean, ekoizpen-metodoen erabateko berrikuntza baino aldaketa txikiak dira kaizen metodoak proposatzen dituena, enpresako arlo guztietan eta langile guztien parte hartzeaz. Besteak beste, puntu hauek azter daitezke kaizen plangintza baten inguruan: lantegian egiten diren mugimenduak, ekoizpenerako dokumentazioa, biltegia, garbitasuna eta ordena (5S), poka-yoke sistemak eta langileen arteko komunikazioa.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) (Ingelesez) Berger, Roger W.. (2002). The Certified quality engineer handbook. , 255-256 or. (Noiz kontsultatua: 2010-01-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.