Arte Martzialen Txapelketako borrokalariak
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Hau Arte Martzialen Txapelketan parte hartu duten Dragoi Bolako pertsonaien zerrenda da. Pertsonaia nagusiren bat txapelketaren batean lehiatu bada eta bertan agertzen ez bada hurrengo kategorian aurkituko da:
Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacterian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bacterian (jatorrizko japonieraz バクテリアン edo Bakuterian ?) Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Final laurdenetako lehen borrokan Krilinen aurka borroka egin zuen. Bere izena bakteria hitzetik dator.
Pertsona handi eta usaintsu honek bere kiratsa baliatzen du aurkariak lelotuta utzi eta ringetik kanporatzeko. Jaio zenetik ez zen behin ere garbitu, hortik zetorkion usain jasanezin hori. Taktika honek ordea ez zuen arrakastarik izan Krilinen aurka, honek ez baitzuen sudurrik eta nahiz eta tamainaz askoz txikiagoa izan, teknika hobea zuen.
Animean berriz agertu zen behe auzo batean Satan Bihotz Txikik bidalitako Tambourinen aurka izandako borrokan hil zuen. Gero Gokuk eta lagunek Satan Bihotz Txikik hildako guztiak berpiztean zabor mendi batetik ateratzen agertu zen.
Giran
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giran (jatorrizko japonieraz ギラン edo Giran ?) Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Final laurdenetako azken borrokan Gokuren aurka borrokatu zen. Giran dinosauro antzeko bat zen, indar handikoa eta hegoak zituen. Hala ere, bere teknika honena adur likin more hautsezin moduko bat sortzea zen, arerioa mugitu ezinik uzten zuena. Bere herriko agintaria zen.
Oso borrokatua izan zen Goku eta bien arteko borroka, garai hartan Gokuk oraindik ez baitzuen teknika eta borroka indar handiegirik. Giranek orduan bere adur likina bota eta Goku mugitu ezinda utzi zuen. Garaipenak ziurra zirudienean Gokuri berriz ere buztana atera zitzaion eta bere benetako indarra erakutsi zuen. Giranek "erauki" esan zuen, Goku munstro bat zela esan ostean.
Berriz agertu zen berak eta bere lagunek Namen herrira zihoan ibaian presa bat egin zutenean. Goku eta Namek aurkitu eta presa desegiteko eskatu zien. Hasiera batean Giranek berriz ere Gokuren aurka borroka egin nahi zuela zirudien, baina azkenean presa txikitzen utzi zion.
Geroago, Satan Bihotz Txikiren sagan, Tambourinek Giran akabatu zuen, azken txapelketetako parte hartzaileak akabatzen ari baitzen. Kasu horretan ere erabili zuen adur likin hautsezina, baina erraz puskatu zuen Tambourinek. Bere honerako Dragoi Bolekin berpiztua izan zen.
Nam
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nam (jatorrizko japonieraz ナム ?) Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Arte martzial borrokalari oso ona zen. Bere herrian bizitzen ari ziren lehortea zela-eta eman zuen izena txapelketan, dirua irabazi eta ura erosi ahal izateko. Final laurdenetara iritsi zen esfortzu handiz. Lehen borroka Rafanen kontra egin zuen. Bere taktika aurkaria seduzitzea zen, behin urduri jarrita ringetik botatzeko.
Bere izena Nianfo (jatorrizko txineraz
Bere bigarren borrokan Gokuren aurka lehiatu zen. Hemen bere teknika honena erabili zuen: Tenkū Pekeji Ken; airean metro askotatik besoak gurutzatuta aurkariaren bular gainean erortzea. Baina saiyak bizirik iraun eta ringetik botatzea lortu zuen.
Txapelketatik joan behar zenean Jackie Chunek Hoi-Poi kapsula bat eman zion (lehenago pentsamendua irakurri zion) ondoko putzu batetik nahi beste ur hartu eta bere herrira eraman zezan. Ordainetan, Iratxo Dortokaz mozorrotu eta publikoan jarri zen, Yamchak zalantzak baitzituen Jackie Chunen nortasun ezkutuari buruz.
Herrian urak, hala ere, ez zuen denbora gehiegi iraun eta Namek ibaian gora joatea erabaki zuen urik ez etortzearen arrazoia aurkitzeko. Bidean Gokurekin egin zuen topo eta Kinton lainoan Giran eta lagunek egindako presa bateraino iritsi ziren; Kame Hame Ha batez presa txikitu zuen baina pozak ez zuen gehiegi iraun, ondar ekaitz batek ibaia estali baitzuen. Gokuk orduan handik hurbil ikusitako laku bateraino eraman zituen herritarrak.
Pertsonaia hau hurrengo txapelketan Ten Shin Hanen aurka borrokatu zen eta honek txikitu egin zuen. Geroago Tambourinek akabatu zuen, baina Shenronek berpiztu zuen.
Dragoi Bola GTn ere agertu zen meditatzen, Pilafek Erabateko Dragoi Bolekin Goku txikitzea eskatu zuela ia urtebete pasa baitzen eta Lurra lehertzeko zorian baitzegoen. Umeren sagan ere agertu zen, baina Gokuk Bat-bateko lekualdaketaren bidez salbatu zuen.
Ranfan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ranfan (jatorrizko japonieraz ランファン edo Ran Fonts ?) Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Final laurdenetako hirugarren borrokan Namen aurka borrokatu zen. Bere izena ingelesezko lingerie fan (japonierazko ahoskera mugatuan ランジェリー・ファン edo Ranjerī Fan ?) adierazpenetik dator, honek lentzeria zalea esan nahi du. Neska oso ederra zen eta begi urdinak zituen.
Bere taktika biluztu eta bere gorputz xarmagarriarekin arerioa urduri jartzea zen, ringetik bota ahal izateko. Honela, ia-ia Nami irabazi zion, oso lotsatia baitzen eta ezin baitzion begiratu. Baina begiak itxi eta mugimenduak hautemanez erraz irabazi zion.
Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otso Gizona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otso Gizona (jatorrizko japonieraz
Arte Martzialen Txapelketara Jackie Chuni mendeku hartzera joan zen, honek aurreko txapelketan ilargia desegin baitzuen. Neskatan egiteko aukera bakarra ilargi betea zegoenean zen, baina harrezkero aukera hau galdu zuen. Horregatik gorroto zuen Jackie, eta 3 urtez atseden gabe entrenatu zen. Ten Shin Han gorroto honetaz konturatu zen eta Chaozi eskatu zion biak borroka berdinean jartzeko bere botere psikikoak baliatuz.
Otso Gizonak eraso egin zuen indar osoz, baina Jackiek erraz saihestu zuen. Orduan nerbioak galdu eta Otso Gizonak laban bat atera zuen Jackie hiltzeko asmoarekin (momentuan deskalifikatuta gelditu zen), baina honek ukitu batekin geldiarazi egin zuen. Otso Gizona mugitu ezinik zela, Jackie Chunek (Iratxo Dortoka) Krilini deitu eta Otso Gizona hipnotizatu egin zuen. Krilinen burusoila ilargi betea zela sinestarazi zion, otsoa gizon normal batean bilakatzea lortuz.
Panputt
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panputt (jatorrizko japonieraz パンプット edo Panputto ?) Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Panputt Kick boxing borroka estiloa praktikatzen zuen borrokalari indartsua zen. Arte Martzialen Txapelketan izena eman zuen hau irabazi eta munduko borrokalaririk indartsuena zela frogatzeko. Bitan Kick boxingeko munduko txapelduna izan zen.
Gokuren aurka borrokatu zen final laurdenetan. Panputt arerioa ikaratzen saiatu zen bere beroketa ariketekin, baina borrokan gutxi iraun zuen, segundo gutxi batzuk baino ez. Gokuren lehen kolpean erori zen (egia esan 3 kolpe azkar-azkar eman zizkion, Ten Shin Han izan zen honetaz konturatu zen bakarra), konortea galdu zuen.
Txapelketaren ondoren Tambourinek hil egin zuen, eta geroago berpiztua izan zen Dragoi Bolekin.
Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borrokalari Anonimoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Borrokalari Anonimoa (jatorrizko japonieraz
Finalisten zozketa egiten ari zela bere izena ez esateko eskatu zuen. Bere borroka bakarrean Gokuren aurka borrokatu zuen eta bazirudien bien artean aspalditik harremana zegoela, baina Gokuk ez zuen gogoratzen nor zen. Borrokalari Anonimoak nor zen esango ziola agindu zion irabazten bazion. Gokuk ringetik bota zuen kolpe baten presioarekin bakarrik. Orduan Chichi zela aitortu zion, eta Gokuk agindutakoa eskatzera zetorren, ezkontzea.
Gazte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazte (jatorrizko japonieraz マジュニア edo Majunia ?, berez ingelesezko Ma Junior da japonierazko ahoskera mugatuan) Satan Txikik Arte Martzialen Txapelketan parte hartzeko erabili zuen izena da.
Shen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shen (jatorrizko japonieraz シェン ?) Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen.
Son Gokuk 3 urtez Ahalguztidunarekin entrenatu ostean, honek gizaki baten gorputz normala erabili zuen txapelketan Satan Txiki Mafuba teknikarekin harrapatzeko asmoarekin. Aurre kanporaketetan Yagi kanporatu zuen beste batzuen artean. Final laurdenetan Yamcharen aurka borrokatu zen. Borroka honetan bidelapur ohiak erraz irabaziko zuela ematen zuen, baina inoiz bizi izan zuen borrokarik barregarriena izan zen. Shenek irabazi zuen. Finalerdietan Gazteren aurka izan zuen, honek benetan nor zen jakitean, Ahalguztiduna bere ontzi baten espetxeratu zuen, Shenek Mafuba teknika egin zuen baina Gaztek itzuli egin zion. Momentu horretan Shen inoren menpe egotetik libre gelditu bere egoera normalera itzuli zen. Borroka ostean bere semearekin elkartu zen eta publikoak heroitzat hartu zuen, baita bere semeak ere.
Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jewel
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jewel (jatorrizko japonieraz ジュエール edo Juēru ?) Arte Martzialen 24. eta 25. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Ile luze eta horidun mutil harroputza da. Bere borroka teknikak ez dakizkigu zeintzuk ziren baina oso indartsua izan behar zuen, finalera iritsi baitzen. Bere izena ingelesezko Jewel hitzetik dator (japonierazko ahoskera mugatuan ジュエル edo Jueru ?), harribitxi esan nahi du.
24. Mundu Txapelketan Satan Jaunaren aurka galdu zuen finalean. 25. txapelketan final zortzirenetako 8. borrokan Yamuren aurka borrokatu behar zen. Parte hartzaileetako askok Yamu eta Spopovitchen atzetik alde egin zutenean, Battle Royalen parte hartu zuen eta Zibor 18 seduzitzen saiatu zen (oker handia). Honek ez zion kasurik egin eta ostiko batez garaitu zuen.
Killa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Killa (jatorrizko japonieraz キーラ edo Kīra ?) Arte Martzialen 24. eta 25. Mundu Txapelketetako finalistetako bat izan zen. Killa muskulatura handiko pertsona beltza da. Ez dakizkigu bere teknikak, baina oso indartsua izan behar zuen hala ere finalera iritsi baitzen. Bere izena ingelesezko killer hitzetik dator (japonierazko ahoskera mugatuan キラー edo Kirā ?), hiltzaile esan nahi du.
Arte Martzialen 24. Mundu Txapelketan final erdietan kanporatua izan zen, Satan Jaunak garaitu zuen. 25.ean final zortzirenetako 7. borrokan Mighty Masken aurka borrokatu behar zuen, baina borrokalari gehienek Yamu eta Spopovitchi jarraiki alde egin zutenean Battle Royalean parte hartu eta Mighty Maskek erraz garaitu zuen.
Mighty Mask
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mighty Mask (jatorrizko japonieraz マイティマスク edo Maiti Masuku ?) Arte Martzialen 24. eta 25. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Bere nortasuna ezkutatzeko mozorro bat zeraman. Son Goten eta Trunksek hau baliatu zuten 25. Mundu Txapelketan bere nortasuna lapurtu eta handiekin borrokatzeko.
24. Mundu Txapelketan lehen borrokan kanporatua izan zen Killaren aurka. Goten eta Trunksen gaiztakeria aurrera eramateko morroi egokia zen, gizon handia eta gihartsua, eta batez ere, gorputz osoa (buru osoa ere) estaltzen zion mozorroa. Txikiek konorte gabe utzi zuten, horrela nagusien txapelketan parte hartzeko. Goten eta Trunksek mozorro hau hartu eta gero Zibor 18k nor ziren jakin eta trajea erditik moztu zuen. Deskalifikatuta geratu ziren.
Mighty Mask esnatzean harrituta gelditu zen, biluzik baitzegoen eta txapelketan parte hartu zuela jakin zuen.
Punta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Punta (jatorrizko japonieraz プンター edo Puntā ?) Arte Martzialen 24. eta 25. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. Itxura arabiarreko gizon altu eta lodia da.
24. Mundu Txapelketan finalaurdenetan kanporatu zuen Jewelek. 25. Mundu Txapelketan Krilinen aurka borrokatu zen eta erraz garaitu zuen honek.
Spopovitch
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Spopovitch (jatorrizko japonieraz スポポビッチ edo Supopobicchi ?) Arte Martzialen 24. eta 25. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen.
24. Mundu Txapelketan lehen borrokan kanporatu zuen Satan Jaunak. 25. Mundu Txapelketan Boo Ahaltsua berpizteko behar zen energia lapurtzeko Babidik kontrolatu zuen gizakietako bat zen, Yamurekin batera.
3. borrokan Videlen aurka borrokatu zen. Bertan bere indar guztia erakutsi zuen Videlen erasoei aurre eginez eta kontraeraso batean hil ere egingo luke Yamuk geratu izan ez balu. Kibito eta Son Gohanen arteko borrokan, azken honi eraso zion Super Saiya 2 bilakatu zenean eta Boo Ahaltsua pizteko energia lapurtu zion. Ondoren energia gordeta zegoen gailua Babidiri eman zion. Bere lana bete zuela ikustean azti maltzurrak lehertarazi egin zuen.
Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan berarekin jolas daiteke.
Yamu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yamu (jatorrizko japonieraz ヤムー edo Yamū ?) Arte Martzialen 25. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. 25. Mundu Txapelketan Boo Ahaltsua berpizteko behar zen energia lapurtzeko Babidik kontrolatu zuen gizakietako bat zen, Spopovitchekin batera.
Jewelen aurka borrokatzea suertatu zitzaion baina Kibito eta son Gohanen arteko borrokan azken honi eraso zion Super Saiya 2 bilakatu zenean, Boo Ahaltsua pizteko energia lapurtzeko. Ondoren energia gordeta zegoen gailua Babidiri eman zion eta Spopovitch nola desegiten duen ikustean ihes egiten saiatu zen, baina Pui Puik akabatu egin zuen.
Euskarazko bertsioan, Ramon Fernandez de Castro aktoreak jarri zion ahotsa.
Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Captain Chicken
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Captain Chicken (jatorrizko japonieraz キャプテン・チキン edo Kyaputen Chiken ?, Oilo kapitaina esan nahi du) Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen eta 3. borrokan Kiranoren aurka borrokatu behar izan zuen. Muskulatura handiko gizona zen eta oiloetan oinarritutako super heroi mozorroa zeraman. Ez dakigu ezer bere teknikei buruz, ez baitzen azaldu bere borroka ez mangan ezta animean ere, baina badakigu henkioilo teknika erabiltzen zuela.
Kirano
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirano (jatorrizko japonieraz キラーノ edo Kirāno ?) Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. 3. borrokan Captain Chickenen aurka borrokatzea egokitu zitzaion.
Knock
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Knock (jatorrizko japonieraz ノック edo Nokku ?) Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. 6. borrokan Vegetaren aurka borrokatu behar zen baina borroka baino lehen jo egin zuen honek, jokoz panko utziz.
Mōkekko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mōkekko (jatorrizko japonieraz
Otoko Suki
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otoko Suki (jatorrizko japonieraz オトコスキー edo Otoko Sukī ?) Arte Martzialen 28. Mundu Txapelketako finalistetako bat izan zen. 5. borrokan Trunksen aurka borrokatu behar izan zen. Bere izenak japonieraz "gizonak gustatzen zaizkit" esan nahi du (jatorrizko japonieraz
Beste borrokalari batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chapa Erregea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chapa Erregea (jatorrizko japonieraz チャパ
21. Mundu Txapelketa baino lehenagoko edizioren baten kolpe bakar bat ere jaso gabe irabazi zuen. 22. eta 23. txapelketetako aurre kanporaketetan Gokuk kanporatu zuen. 22. txapelketaren ondoren Tambourinek hil zuen, baina geroago berpiztua izan zen.