(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Sushi - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sushi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sushi
arrain gordineko plater, itsaski plater eta japoniar arroz plater
Materialakarrain gordina
arroza
Osagaiaksumeshia
Historia
JatorriaJaponia
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Sushia

Sushi (japonieraz: すし, 寿司すし, ずし, すし, 寿ことぶき, 寿し, 壽司すし?) ozpinetan egindako arrozaz (shari) eta beste osagaiez (neta) egindako Japoniako platera da. Sushi guztietan arroza izan arren, gehienetan agertzen den neta itsaskia da. Normalean pieza txikietan zerbitzatzen da, hozkada baten neurrikoak. Osagaien eta formaren arabera sailkatzen dira.

Sushi hitza bi japoniar hitzen lotura da, su ("ozpina") eta shi ("arroza"). Itsaski gordina bakarrik duen platerak sashimi du izena.

Itxuraren arabera, honako sushi motak daude:

  • Chirashizushi (japonieraz: ちらし寿司ずし "sushi barreiatua"?)

  • Makizushi (japonieraz: まき寿司ずし "sushi bildua"?)

edo Makimono (japonieraz: 巻物まきもの "biribilki batzuk"?)

  • Narezushi (japonieraz: 寿司ずし "sushi heldua"?)

  • Nigirizushi (japonieraz: にぎ寿司ずし "eskuz egindako sushi"?)

, Oshizushi (寿司ずし, "zapaldutako sushi") edo hako-zushi (japonieraz: はこ寿司ずし "sushi-kutxa"?)

Sushiak Txinan du jatorria, K.o II. mendean. Hasiera batean, janaria kontserbatzeko era zen. Horretarako, arroza eta arraina egosten zituzten, gero arraina arrozez biltzen zuten denbora batez, harrotzen utzi eta gero, arraina bakarrik jateko. K.o VII. mendean, txinatarren emigrazioari eta japoniar monje budistei esker, narezushi metodoa Japonian zabaldu zen.[1]

XVII. mendearen erdialdean, Matsumoto Yoshichi sendagileak arrozari ozpin-arroza gehitzeko ideia izan zuen. Aldaketa horri esker, harrotze denbora izugarri gutxitu zen. Handik urte batzuetara, arraina bakarrik jan beharrean, harrotze denboran erabilitako osagaiak (arroza, ozpin-arroza…) ere jaten hasi ziren. Horrela, gaur egungo sushiaren antz handiagoa hartu zuen.

XVIII. mendearen amaieran, Yohei Hanayak nigiri-zushia sortu zuen. Horrekin, sushiaren prestaketa denbora murriztu zuen, arrain gordina erabiltzeari esker. Bigarren Mundu Gerra ondoren, sushi postuak gero eta ohikoagoak bilakatu ziren, mundu osoan zabaldu zirelako: egun, edozein hiritan sushia zerbitzatzen duten japoniar jatetxeak aurki daitezke; halaber, supermerkatuetan ere saltzen da.

Sushi-taberna bat

Sushia egiteko, arroz japoniarra erabiltzen da, arroz zuria, gozoa eta ale motzekoa. Arroz-ozpina, azukrea, ura, konbu alga eta ardo japoniarrarekin (sakea) prestatzen da. Prestatzean, likatsua eta krematsua geratzen da.

Maneatzeko orduan, hainbat modutara egin daiteke. Adibidez, Tokion gatz gehiago jartzen diote Osakan baino, adibidez. Arroza prestatu ondoren, giro-tenperaturan jartzea itxoin behar da, jarraian prestatzeko.

Nori alga zenbait sushi motaren (hots, makizushi eta temakien) bilgarri begetala da. Jateko alga mota bat da: hasieran, portuetatik atera eta eguzkitan lehortzen uzten ziren. Jan baino lehen, txigortu behar da. Egun, produktu horren ekoizpena, prozesakeata, txigorketa eta bilketa modu industrialean egiten da. Kalitate oneko nori algak lodia, leuna eta disdiratsua izan behar du eta ezin du tarterik izan geruzen artean. Zenbat eta ilunagoa izan, hainbat eta hobea izango da. Elikadurari dagokionez, balio handikoa da, proteinei, mineralei eta bereziki iodoari esker. Hortaz gain, aberatsak dira bitaminetan, A, B1, B2 eta B6 baitauzka, besteak beste. TTmagoarekin ordezka daiteke: japoniar opil bat da, fina eta puntu gozo batekin.

Segurtasun eta estetikako arrazoiak direla eta, arraina fresko eta kalitate onekoa behar da. Garrantzitsua da usainik gabekoa, kolore bizikoa eta bizkarroirik gabekoa izatea. Sushian itsasoko arraia erabiltzerakoan, lehenago izoztu egiten da. Gehien erabiltzen diren arrain motak hauek dira: atuna, izokina, txelba arrunta, txitxarroa eta berdela.

Karramarro makiltxoak dira.

Erabilienak kalamarra, olagarroa, otarrainxka, itsas trikua eta hainbat motatako txirlak dira. Gainerako itsaski motak ez dira erabiltzen, zaporeak ez duelako arrozarekin bat egiten.

Japoniar lutxarbia, soja harrotua, ahuakatea, pepinoa, tofua eta aranak.

Haragi gorriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txahal haragi beratza edo txerri urdaiazpikoa erabiltzen dira.

Hainbat motatakoak erablitzen dira. Batez ere, tarokoa, kazunoko, shirakoa, ikura, sujikoa eta masagoa.

Arroz ozpin bat da: gatza, azukrea eta mirina gehitzen zaizkio.

Japoniar soja saltsa da.

Jengibrea

Gariaren ordez erabiltzen den belarra da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Viveur, Bon. «Narezushi, origen del sushi actual» www.bonviveur.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]