(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Tolosaldea - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Tolosaldea

Koordenatuak: 43°06′N 2°06′W / 43.1°N 2.1°W / 43.1; -2.1
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tolosalde» orritik birbideratua)
Tolosaldea
 Euskal Herria
Tolosaldea Erniozabaletik.
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriakAbaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Villabona-Amasa, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Zizurkil
Herri handienaTolosa
Geografia
Koordenatuak43°06′N 2°06′W / 43.1°N 2.1°W / 43.1; -2.1
Azalera331,4 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Tolosaldea Gipuzkoako ekialdean dagoen eskualdea da. 332 km²-ko azalera du. Lurralde historikoan jende gutxien duen eskualdea da (48.196 biztanle). Baina, aldiz, udalerri gehien ditu, 28.

Eskualdea Toloserri izenez ere ezaguna zen, hegoaldean dagoen Goierri eta iparraldean dagoen Beterri eskualdeen antzera, baina izen hori gutxi erabiltzen da gaur egun.

Eskualdeko udalerri garrantzitsuena Tolosa da, eta hortik datorkio izena. Historikoki beti hala izan da, eta gainera, iraganean Tolosaldeko udalerri guztiak Tolosaren zati izan ziren, pixkanaka banantzen joan ziren arte.

Eskualde menditsua da Tolosaldea, nahiz eta Hernio eta Herniozabal izan 1.000 m-ak gainditzen dituzten mendi bakarrak. Aipagarriak dira, ekialdetik mendebalera, Uzturre (735 m), Erroizpe (802 m), Urdelar (849 m) eta Ipuliño (935 m) mendiak, eskualdearen erdialdean, Otsabio (897 m) eta Ulimendi (859 m) mendiak Tolosaldearen hegoaldean eta Hernioko mendialdea (1.075 m) ekialdean.

Ibai sarea garrantzitsua da Tolosaldean. Gipuzkoako ibai nagusiak, Oriak, igarotzen du Tolosaldeko eskualdea hegoaldetik iparraldera. Inguruko mendietatik jaisten diren erreka ugarik isurtzen dute ura Oria ibaian Tolosaldean zehar: Amezketa, Araxes eta Eldua eskuinaldetik eta Otsarain, Lizarrandi, Bazurka eta Malakapio, ezkerraldetik.

Nahiz eta Tolosaldean urak ez isuri (Andoainen isurtzen dizkio urak Oriari, Donostialdean), aipatzekoa da Leitzaran ibaia ere, Oria ibaiaren ibilbidean ur-emari garrantzitsuenetakoa duen ur-korrontea delarik. Tolosaldean sartzen da Gipuzkoan hain zuzen ere, Berastegiko Urto mendatearen inguruan, ondoren Elduain eta Amasa-Villabonako udalerriak zeharkatzen dituelarik Tolosaldean. Leitzaran ibaiaren harana Oria ibaiaren haranarekiko paraleloa da Tolosaldean, eta Uzturre-Ipuliño eta Adarra-Mandoegi mendikateen artean kokatzen da.

Klima ozeanikoa da, tenperaturak epelak dira eta giroa hezea. Landaredia asko aldatu da joan den mendeaz geroztik, papergintza zabaldu zenetik, batez ere. Pinuak nagusitu zaizkie jatorrizko harizti, pagadi eta gaztainadiei.

Mugakide hauek ditu: ekialdean Leitzaldea, iparraldean Beterri edo Donostialdea, hegoaldean Goierri eta mendebaldean Urola Kosta. Oria ibaiak zeharkatzen du eskualdea.

Oria ibaiaren haranean iparraldetik hegoaldera daude eskualdeko biztanle-gunerik handienak, hau da; Aduna, Amasa-Villabona, Zizurkil, Irura, Anoeta, Tolosa, Ibarra, Alegia eta Ikaztegieta. Etxeak eta industria-poligonoak ia jarraiak dira Tolosa eta Andoain artean (azken herri hau Donostialdean).

Gainerako udalerriak Oria ibaira isurtzen diren erreken hegietako haranetan kokatzen dira, esaterako Aiztondokoa (Asteasu errekak zeharkatua), Araxesekoa, Berastegikoa (Zelai ere deitua) edo Amezketakoa; edota Oriaren beraren ondoko haranetan. Udalerri hauek txikiagoak dira oro har.

Tolosaldeko ikuspegia, Herniozabal menditik
Map
Tolosaldeako biztanleria
  •  
    >5.000
  •  
    4.000-5.000
  •  
    3.000-4.000
  •  
    1.500-3.000
  •  
    1.000-1.500
  •  
    500-1.000
  •  
    <500


Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
1936ko gerra nola bizi izan zuten kontatu digute Tolosako eta inguruko herritarrek. Gerra zer zen ez zekiten, baina ondo ikasi zuten. Euskal Herriko Ahotsak[1] proiekturako egindako elkarrizketekin osatutako bideoa.

Erdialdeko euskararen aldaera bat da eskualdeko berezko hizkera, Beterriko gipuzkera, erabilera maila probintzia osoko altuenen artean dago.

Ikastola bi Tolosan ("Inmaculada" eta "Laskorain") eta bana Anoeta, Ibarra (Uzturpe Ikastola) Irura, Zizurkilen ("Jesusen Bihotza") eta bertso-eskola bana Alegia, Asteasu, Berastegi, Tolosa, Villabona eta Zizurkilen eskura dituzte.

1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 72,3 euskaldunak ziren, % 13,2 ia-euskaldunak eta % 14,5 erdaldunak. Nolanahi ere, euskarari dagokionez, alde handiak daude udalerri jendetsuen eta txikien artean. Ia erabat euskalduntzat har daitezke herririk txikienak. Euskaldun kopururik txikiena zeukan udalerrian ere, Zizurkilen, euskalduntzat zuten beren burua biztanleen % 64k.

Pello Mari Otaño bertsolariak XIX. mendeko amaieran "Mutil koxkor bat", "Ameriketako panpetan", "Lagundurikan danoi" eta "Txepetxa" bertso sail ezagunak sortu zituen.

1950ean Nikolas Ormaetxea "Orixe" olerkariak "Euskaldunak" poema-liburua argitaratu zuen, 15 urte ondoren, 1935ean idatzi baitzuen. 1961ean, bestela, Antonio Zavala euskaltzain eta antologistak Auspoa argitaletxea sortu zuen.

1988an, bestela, Bernardo Atxagak argitara eman zuen "Obabakoak" liburua, bere ibilbide guztian oihartzunik handiena eduki duena, hainbat hizkuntzatara itzulita.

Bertsolari Txapelketa Nagusian, Jexux Mari Irazu birritan izan zen finalista, 1997 eta 2001. 2003an, Ainhoa Arteta sopranoak Euskal Herritar Unibertsala Saria eskuratu zuen.

2010ean Edurne Pasaban alpinistak osatu zituen Himalaiako hamalau zortzimilakoak, horrelakorik lortzen munduko lehenengo emakume bihurtuz. Urte hartan bertan, Xabier Alonso futbolariak Munduko Txapelketa irabazi zuen espainiar selekzioarekin.

2020ko Esku Huskako Pilota finala Tolosaldeko bi pilotarik jokatu zuten, Jokin Altunak eta Erik Jakak, bigarrena garaile izan zelarik. 1955etik ez zuten bi gipuzkoarrek final hau jokatzen.

Alor ekonomikoan, eskualdea bere osotasunean hartuz gero, Gipuzkoako batezbestekoaren gainetik gelditzen da biztanle bakoitzeko sortzen den Barne Produktu Gordina. EAEko indize bateratzailea 100 eta Gipuzkoakoa 102 izanik, 111n zegoen Tolosaldea eskualdean 1996a: 2.539.000 milioi pezeta biztanleko eta urteko. EAEko, Gipuzkoako eta eskualdeko batezbestekoa aise gainditzen zuten Adunak (717 indizea), Albizturrek (176), Altzok (197), Anoetak (140), Asteasuk (154), Belauntzak (325), Berastegik (149), Elduainek (156), Ikaztegietak (197), Irurak (296) eta Zizurkilek (152). Aipagarria da Adunaren kasua (16.393.000 milioiko BPG sortu zen bertan biztanleko 1996. urtean), Arabako Legutiorekin eta Bizkaiko Zamudiorekin hori baita EAEn biztanleen kopuruari dagokion proportzioa kontuan hartuta aberastasun handiena sortzen duen udalerria. Batezbesteko guztien erabat azpitik dauden udalerriak ere biltzen ditu eskualdeak, ­hala nola, 50 indizera heltzen ez ziren Gaztelu, Hernialde edota Ibarra, Tolosaldearen egitura ekonomikoaren lekuko.

Jarduera ekonomikoei dagokienez, eskualde ia erabat industriala da Tolosaldea. 1996an, esaterako, eskualdean sortu zen balio erantsiaren ia erdia industriak ekarri zuen, Gipuzkoako batezbestekoaren gainetik ia 12 puntu. Zerbitzuen ekarpena, aldiz, Gipuzkoako batezbestekoaren azpitik zegoen, 15 puntu, (Lurralde Historikoko balio erantsiaren % 54 ekarri zuen urte hartan alor horrek, eta Tolosaldearen % 39 baino ez). Lehen sektoreak, berriz, eskualdean sortutako balio erantsiaren % 3 ekarri zuen (% 1,5 Gipuzkoak urte hartan), nahiz eta eskualdeko hainbat udalerritan (Orendainen, Orexan, Larraulen edo Baliarrainen) jarduera nagusia izan, eta garrantzi handikoa Abaltzisketa, Alkiza, Elduain eta Gaztelun. Esan beharra dago, gainera, industria, beste eskualde batzuetan ez bezala, ez dela udalerri jendetsuetara mugatzen, biztanle askorik ez duten hainbat udalerritan ere Altzon, Albizturren, Belauntzan, Berastegin edota Berrobin, esaterako, industriak ekartzen baitu bertan sortutako balio erantsiaren zatirik garrantzitsuena. Zerbitzuei dagokienez, Ibarra, Tolosa eta Amasa-Villabona dira eskualdeko zerbitzugunerik garrantzitsuenak.

  1. Zumebatzarrea
    1. Abaltzisketa , Albiztur , Alkiza , Altzo , Amezketa , Anoeta
    2. Baliarrain , Belauntza , Berastegi , Berrobi , Bidania-Goiatz
    3. Elduain , Gaztelu , Hernialde , Ibarra , Ikaztegieta , Irura
    4. Leaburu , Legorreta , Lizartza , Orendain , Orexa
    5. Tolosa
  2. Herniobea
    1. Aduna
    2. Asteasu
    3. Larraul
    4. Villabona
    5. Zizurkil

Tolosaldear ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]