Ramaria subbotrytis
Ramaria subbotrytis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Gomphales |
Familia | Gomphaceae |
Generoa | Ramaria |
Espeziea | Ramaria subbotrytis Corner, 1950 |
Basionimoa | Clavaria subbotrytis |
Ramaria subbotrytis Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean, haragi hauskorra du eta zapore mingotsa.
Sinonimoak: Clavaria subbotrytis, Ramaria elegans.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 9 cm-ko altuera eta 6 cm-ko zabalera arteko koraloide-formakoa, enbor mamitsu eta oso adarkatua duena, eta beheko adar faszikulatuekin, leunak, arrosa zurbil kolorekoak eta goiko adarrak, askoz kolore biziagoarekin, arrosa saturatutik karmin arrosa kolorera eta askotan arrosa-izokin kolorekoa, heltzen direnean arrosa-okre antzeko kolorea hartzen dute; bizpahiru puntatan amaitzen diren muturrak dituzte, zorrotzak edo horzdunak, adarren kolore berekoak. U eta V angeluak.
Enborra: Zilindrikoa, oinarri zuriarekin eta goialdean arrosa-laranja kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa.
Haragia: Samurra, mehea, hauskorra goiko adarretan, zuria enborrean eta izokin kolorekoa adarretan, definitu ezin den usainarekin eta zaporea apur bat mingotsa adarretan.[2]
Etimologia: Ramaria terminoa, latinetik dator “ramus” hitzetik, adar, esan nahi du. Subbotrytis epitetoa botrytis delakoaren antzekoa delako.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea. [3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ramaria botrytis delakoa handiagoa da, talde handietan agertzen da, mikroskopikoki ere ezberdina da. Ramaria formosa espezieak ez ditu hain kolore biziak, heldu ondoren Ramaria sunbbotrytis-en antzekoa.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta udaberrian. Bere izokin kolorea belar berdeetan edo goroldiotan nabarmen ikusten da. Ez maiz ez ugari. Bakartua hazten da.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Himalaiako eremua.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 615 or. ISBN 84-282-0539-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Ramaria subbotrytis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.