(Translated by https://www.hiragana.jp/)
Txina Taipei - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Txina Taipei

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txina Taipei edo Taipei Txinatarra (中華ちゅうか臺北たいぺい txinera tradizionalean, ちゅう华台きた txinera sinplifikatuan edota Zhōnghuá Táibĕi mandarin txinera transkribatzeko erabiltzen den pinyin sisteman) Taiwan, Formosa, Txina Nazionalista edo Txina Insular bezala ere ezagutzen den Txinako Errepublikako kirolariek Olinpiar Jokoetan eta beste kirol ekitaldi batzuetan parte hartzeko erabiltzen duten izen ofiziala da.[1] Halaber, batzuetan izendapen hori erabili izan da herrialde horretako parte-hartzaileentzat edertasun-lehiaketetan, Miss Universo, besteak beste.[2]

Txinako Herri Errepublika (nazionalista) eta Txinako Herri Errepublika (komunista) aurrez aurre daude 1949an Txinako gerra zibila amaitu zenetik. Taiwan uhartean babestu eta indartsu egin zen gobernu nazionalistak onartzen du uharte hori Txinaren parte dela, baina Txina hori Txinako Errepublika gisa definitzen du. Txinako Herri Errepublikako gobernu komunistak, ordea, Taiwan uhartea bere lurraldearen zati bat dela aldarrikatu du.

1979ko azaroan, Nagoyan (Japonia), Nazioarteko Batzorde Olinpikoak ebazpen bat hartu zuen, zeinaren bidez Taiwango Batzorde Olinpikoa izena zuenak Taipeiko Batzorde Olinpiko gisa aitortua izango zen eta bere kirolariak Olinpiar Jokoetan lehiatuko ziren Txina Taipei izenarekin:[3]

21. mendekoak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Arancón, Fernando. (2024-07-24). «¿Por qué Taiwán participa en los Juegos Olímpicos como “China Taipéi”?» El Orden Mundial - EOM (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Taiwán pide que no se le llame "China Taipéi" en actividades internacionales» La Vanguardia 2018-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
  3. (Gaztelaniaz) Arancón, Fernando. (2024-07-24). «¿Por qué Taiwán participa en los Juegos Olímpicos como “China Taipéi”?» El Orden Mundial - EOM (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]