Kanji
Kanji (japonieraz:
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Japonieraren finkatze prozesuan, alfabeto silabikoa garatzeaz gain, txinatar ideogramak hartu zituzten: horrela, japoniera idazteko hiru sistema nagusietariko bat bilakatu zen, hiragana eta katakanarekin batera. Kanjiak kontzeptuak adierazteko erabiltzen dituzte[1]: bakoitzak bere esanahia du eta hitzaren erroa da. Hari lotuta, hitz-elkarketak, eratorpenak, aditzen konjugazioa-eta egiten dira, kana biak (batez ere hiragana) metatuz[2]. Gisa horretan, japonierak bere idazkera-sistema sortu zuen. Prozesua III. mendearen inguruan hasi zen. Japonian eta Taiwanen zenbait karaktere erabiltzen dira, Txinako Herri Errepublikan — 1960ko hamarkadan Iraultza Kulturalaren ondorioz— jadanik erabiltzen ez direnak[1][3].
Adibideak
aldatuHona hemen adibide batzuk[4]: irakurketa bereziak parentesi artean doaz.
Kanjia | Euskaraz | Go-on | Kan-on | Tō-on | Kan'yō-on |
---|---|---|---|---|---|
argia | myō | mei | (min) | — | |
joan | gyō gō |
kō kō |
(an) | — | |
muturra | goku | kyoku | — | — | |
perla | shu | shu | ju | (zu) | |
gradua | do | (to) | — | — | |
輸 | garraioa | (shu) | (shu) | — | yu |
maskulinoa | — | — | — | yū | |
hartza | — | — | — | yū | |
umea | shi | shi | su | — | |
garbia | shō | sei | (shin) | — | |
hiriburua | kyō | kei | (kin) | — | |
soldadua | hyō | hei | — | — | |
indartsua | gō | kyō | — | — |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b DeFrancis, John, "The Chinese Language. Facts and Fantasy", University of Hawaii Press, Honolulu, 1990, passim. ISBN 0-8248-1068-6.
- ↑ Hadamitzky, W., and Spahn, M., (1981) Kanji and Kana, Boston: Tuttle
- ↑ Unger, J. Marshall (1996). "Literacy and Script Reform in Occupation Japan: Reading Between the Lines". ISBN 0-19-510166-9
- ↑ Morohashi Tetsuji,
大 漢和 辞典 /Daikanwajiten 1984-1986. Tokio: Taishukan