Mycena adonis
Mycena adonis | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Mycenaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Mycena | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Mycena adonis Gray, 1821 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus adonis | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Mycena adonis Mycenaceae familiako onddo espezie bat da,[1] Ez da jatekoa.
Sinonimoak: Agaricus adonis, Hemimycena adonis, Marasmiellus adonis, Atyheniella adonis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, hasieran koniko-kanpai itxurakoa, bukaeran gutxi-asko lautu egiten da, askotan titiarekin. Azal leuna, kolore gorri eder batekoa edo arrosa-koral kolorekoa, ertza gardentasunez ildaskatua, ale zaharretan izurtua izan daiteke eta koloregabetu egiten da.
Orriak: Zabal samar adnatuak eta koska batez dekurrenteak, zurixkatik zertxobait arrosa kolorerakoak, ertz zuriarekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 1,4 eta 3,5 cm bitarteko garaierakoa eta 0,1 eta 0,2 cm bitarteko lodierakoa, hauskorra, zilindrikoa, leuna, ez du sustrai antzekorik, kolore zurixkako hialiano, esfumatura arrosekin.
Haragia: Oso urria, arrosa edo laranja kolorekoa, usain berezirik gabea eta zapore meleka.[2]
Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mycena acicula delakoarekin nahas daiteke baina hau txikiagoa da eta izokin-laranja kolorekoa.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean. Leku ireki, heze eta belartsuetan hazten da, batez ere mendiko basoetan, pinudietan eta izeidietan, ale askoko taldeetan. Ez da arrunta.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Australia.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 182 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Velazquez Vergara José Ignacio, Suarez Gil Angela. (2009). Catalogo micológico. Banco de setas.
- ↑ Mycena adonis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.